Nafarroako Kutxako bezeroek milaka gizarte proiektu dituzte aukeran “Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu” ekimenean. Proiektu jakin horiek jardueren barnean daude, eta horiek, aldi berean, gizarte jardunbidearen zortzi ildo handien barnean. Zuk proiektuak aukeratu ahal dituzu, baina baita jarduerak edo ildoak ere. Guztira hiru hautatu ahal dituzu. Eta abenduaren 31 bitartean, nahi duzunean alda dezakezu hautatutakoa; izan ere, egun horretan bukatzen da deialdi baten epea eta hurrengo egunean hasten da heldu den urteko proiektuena.
Webgune honetan, lehenik eta behin, aukeratu ditzakezun gizarte ekintzako lerroak aurkituko dituzu (“Elbarritasuna eta laguntza”, “Ikerketa”, “Ingurumena”, “Kultura”, “Lankidetza”, “Ongizatea, kirola eta aisia”, “Lana eta enpresa sortzaileak”, eta “Ondarea kontserbatzea”). Ondoren, lerro bakoitzari lotuak dauden jarduera guztiak ikusiko dituzu, eta, azkenik, jarduera bakoitzean biltzen diren proiektu jakinak. Gainera, informazio zabala aurkituko duzu hautatzen ahal dituzun aukera guztiei buruz.
Proiektu bakoitzak aurrekontu nagusi bat du, eta, gainera, bere jarduerak gauzatzeko Nafarroako Kutxako bezeroei eskatu dien diru kopurua hartzen du. Zure eta beste bezero batzuen erabakiak proiekturako eskatu den kopuruaren %100i erantzun dionean, proiektu hori itxi egiten da eta ez du diru gehiago jasotzen. Bai proiektu batzuek sobera dituzten hautaketak eta bai jarduera edo ildo nagusien gainean egiten diren hautaketak ere gero proportzionalki banatuko dira ildo nagusi horretako proiektu guztien artean, izan duten laguntzaren arabera.
Ekitaldi bakoitza amaitzen denean, bezeroei beren hautaketen berri emango zaie. Era berean, “Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu” horren barnean dauden proposamenak bultzatu dituzten erakundeei jakinaraziko zaie horiek gauzatzeko bezeroek eman dieten diru kopurua zein den. Bezeroek emandako diru kopuruari uko egiten badio erakunderen batek, kopuru hori hurrengo urteko gizarte inbertsioari gehituko zaio.
Hautatu ahal dituzun aukera guztien gaineko informazioa aztertuta, zein lagundu nahi duzun erabaki eta gero, zure diruak sortzen dituen etekinen ehuneko jakin bat eman behar diozu aukera bakoitzari eta aukera horietako bat lehenetsi behar duzu (hautaketa horren irudi grafikoa gero Nafarroako Kutxako zure libretetan eta txarteletan agertuko da). Ehuneko hori hamarren multiploa izango da beti. Adibidez, %50 “Elbarritasuna eta laguntza”-ra zuzendu ahal duzu; %30, “Ondarea kontserbatzea” ildoko proiektu zehatz batera; eta, falta den %20a, “Kultura” ildoko “Erakusketak” jarduerara.
Hala nahi izanez gero, zure irabazien %100a lerro, jarduera edo proiektu berberera bidali ahal duzu.
Webgune honetan eta honako modu hauetara egin ahal duzu hautaketa:
- Clavenet-en, Nafarroako Kutxako banka elektronikoan.
- Sakelako telefonotik, SMS bidez mezua bidali behar duzu 215101 zenbakira. Hain zuzen, TETD (tartea), NANa letrarekin (tartea), proiektu zenbakia (tartea) eta proiektura bideratu nahi den ehunekoa idatzi behar duzu.
- Kutxazain automatikoetan.
- Bulegoetan, CANeko kudeatzaile pertsonalak lagunduta.
- Pertsonalki; izan ere, Proiektuaren Gidaliburuaren alboan bezero guztien eskura jartzen den inprimakia bete ahal duzu.