(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Zure proiektua ezagutzera emateko

Altavoz

Gizabidezko Banka 2.0 Banka da balio berdinak partekatzen dituelako: gardentasuna eta parte-hartzea. Horregatik, 2.0 webean zenbait erreminta garatu ditugu giza proiektuek balio horietan parte har dezaten.
Zure proiektua bultzatzeko eta ikusgaitasuna emateko modu desberdinak eskaintzen dizkizugu:

  • Widgetak

    Aplikazio horri esker, proiektua webgunean argitaratu ahal izango duzu doan eta 4 urratsetan besterik ez.
    Lagundu nahi duzun giza proiektua webgunean edo blogean nabarmentzea oso erraza da. Gainera, beste erabiltzaileek ezagutu eta lagundu ahal izango dute proiektua. Hori guztia gure widget sozialari esker lortuko duzu eta orrialde honetatik konfiguratu dezakezu.  Bideo honetan azalduko dizugu nola egin.

  • TVcan

    TV CAN Internet bidezko telebista da; horri esker, modu zuzenagoan eta parte-hartzaileagoan ematen dira aditzera Gizabidezko Bankaren istorioak. Baina are gehiago da: entitate, bezero eta Gizabidezko Banka osatzen duen komunitate osoari irekita dagoen gizarte sarea da. Bideoak ikusi, komentatu, beste webgune batera estekatu edo nahi duzun pertsonari bidali diezazkiokezu. Gainera, bideo berriak igo ditzakezu eta zure istorio propioa kontatu. Tutorialek ikus-entzunezko pieza bat egiteko eta modu errazean webgunera igotzeko argibideak emango dizkizute.

  • Social Media

    Social Mediak giza komunikabide eta jendartean zure presentzia indartzeko aukera ematen dizu. Horri esker, kontaktu berriak egin, proiektua zabaldu eta laguntza gehiago jaso ahal izango duzu. “Gustatzen zait" eta “tweet” botoiak gehitu ditugu gizarte sareetan zuk ikusgaitasuna handitzeko. www.can.es webgunean duzun proiektuaren fitxan “Gustatzen zait" botoia sakatuz gero, Facebooken dituzun lagunek zure horman ikusteko aukera izango dute. Gainera, esteka horretan berriz klikatuz, zure proiektuara sartuko dira. “Tweet” botoia sakatzen baduzu, Twitterren dituzun jarraitzaileek ere jakin ahal izango dute zein den zuk aukeratutako proiektua.
    Gainera, Nafarroako Kutxak badu bere webgunea Facebooken. Horren bidez CANeko jarraitzaile guztiei azaldu ahal izango diezu zure proiektua.

  • Blogak

    Bloga sortuz gero, erabiltzaileek zu jarraitzeko eta zure proiektua sakonki ezagutzeko – bideo eta argazkien bidez – aukera izango dute. Bestalde, boluntarioen testigantzak eta berriak irakurri, eta iritziak eta proposamenak bidali ahal izango dituzte. Proiektu bat martxan jarri baduzu baina oraindik bloga sortu ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: idatzi gaian “bloga ireki” eta  fundacion@fundacioncan.com helbidera bidali. Guk gidatuko zaitugu.

Proiektu bat lagundu

Corazón

Gizartearekin konprometitzeko beste urrats bat da, honen bidez, zuzenean, gizarte arrazoi batekin konprometitzen zarelako:


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.