Gordailuak bermatzeko sistemaren xedea da kreditu entitateetako gordailugileei diru eta balore gordailuak berreskuratzea finkatutako mugetaraino. Era berean, horren helburua da zailtasunak dituzten entitateen kaudimena eta funtzionamendua sendotzeko jarduketak egitea, gordailugileen interesak eta fondo bera babesteko.
Hiru GBFk osatzen dute Espainiako berme sistema, gordailu entitate moten arabera bereizita:
- Gordailuak Bermatzeko Fondoa Bankuetan (GBFB)
- Gordailuak Bermatzeko Fondoa Aurrezki Kutxetan (GBFAK)
- Gordailuak Bermatzeko Fondoa Kreditu Kooperatibetan (GBFKK)
NAFARROAKO KUTXA Aurrezki Kutxen Gordailuak Bermatzeko Fondoan sarturik dago (GBFAK).
Berme fondoaren datuak
Izena: GBFAK, Gordailuak Bermatzeko Fondoa Aurrezki Kutxetan
Egoitza: José Ortega y Gasset k., 22 – 5. solairua, 28006 Madril
Número de teléfono: 34 91 431 66 45
Faxa: 34 91 575 57 28
Interneteko helbidea: www.fgd.es
Posta elektronikoa: fogade@fgd.es
Gordailuak Bermatzeko Fondoak honako hauek bermatzen ditu:
- Diru gordailuak, kontuan izandako saldo zordunak, ondoko biak barne: trafiko eragiketak direla-eta aldi baterako egoeretatik etorritako fondoak eta ezarri beharreko legezko eta kontratuzko baldintzetan entitateak itzuli behar dituen gordailu izendunen ziurtagiriak, izendatuta duten moneta edozein izanda ere, baldin eta Espainian edo Europar Batasuneko beste estatu kide batean eratuta badaude.
- 24/1998 Legearen, Baloreen Merkatuaren, 2. artikuluan xedatutako balore negoziagarriak eta finantza tresnak, horien gordailua egiteko edo erregistratzeko edo, bestela, inbertsio zerbitzuren bat egiteko kreditu entitateari emanak.
Fondoak estaliko du kaltea jaso duen inbertitzailearen balioak edo tresnak itzuli ez izana. Aitzitik, ez du inolaz ere inbertsio balioaren galerak estaliko.
Diru zenbateko bermatuaren muga 100.000 eurokoa da, kreditu entitate bakoitzean dagoen gordailugile bakoitzeko. Gordailugile bakoitzeko aplikatuko da bermea, pertsona fisikoa zein juridikoa izanda, eta entitate berean titular gisa dituen gordailu bermatuen kopurua eta mota edozein direla ere. Kontu batek titular bat baino gehiago badu, horren zenbatekoa titular guztien artean zatituko da, gordailuaren kontratuan xedatutakoari jarraikiz, eta, hori izan ezean, zati berdinetan. Titular bakoitzak bermatua du arestian azaldutako gehieneko mugaraino
Gordailuak Bermatzeko Fondoak ez ditu ondokoak bermatzen :
- Kreditu entitateak jaulkitako zorren balore adierazgarriak, zor-agiriak eta efektu negoziagarriak barne.
- Beste entitate batzuek beren kontura eta izenean egindako gordailuak eta balore sozietateek eta agentziek eginak, baita ondokoek egindakoak ere: aseguru entitateek; higiezinen inbertsio sozietateek; inbertsio kolektiboko erakundeen sozietate kudeatzaileek, pentsio fondoak, titulazio fondoak eta arrisku kapitalaren fondoak eta kudeatzen dituzten entitateen gordailuak kudeatzen dituzten sozietateek; zorroak kudeatzen dituzten sozietateek; arrisku kapitalaren sozietateek eta horien sozietate kudeatzaileek; beren jarduera nagusia akzioak edo partaidetzak izatea duten entitateek; aurrekoei dagozkien ohiko jarduerak egiten dituzten entitateek; eta ikuskatze zuhurraren pean dagoen edozein finantza entitatek.
- Eramaile-gordailuaren ziurtagiriak, aktiboak aldi baterako uzte-jarduerak eta mendekotasun klausula duten finantzazioak..
- Kreditu entitatearen ekonomia talde bereko enpresek eratutako gordailuak..
- Administrazio publikoek eratutako gordailuak
- Ondokoek eratutako gordailuak: fondoaren jarduketa sortzen duen entitatean administrazio edo zuzendaritza karguak dituztenek (Kreditu entitateen eta ordezkaritza botere orokorrak dituzten beren ahaldunen diziplinari eta esku-hartzeari buruzko 26/1988 Legearen, uztailaren 29koaren 1.4. artikuluak xedatutakoari jarraikiz), entitatearen kapitalean parte-hartze esanguratsua duten pertsonek (26/1988 Legearen 56. artikuluak xedatutakoaren arabera), edo, bestela, bere ekonomia taldeko enpresetan partaidetza bat dutenek (Baloreen Merkatuari buruzko 24/1988 Legearen 4. artikuluan dauden irizpideei jarraikiz); ikuskaritza txostenen ardura duen kontu ikuskariak; eta, azkenik, kreditu entitatearen taldeko sozietateetan lehen aipatutako ezaugarriak dituzten gordailugileek eta horien ezkontideek eta lehen graduko ahaideek.
Bermea gauzatzeko arrazoiak
Gordailuak Bermatzeko Fondoek ordainduko dute gordailuen zenbateko bermatua, ondokoetako bat gertatzen bada:
- Entitateak porrot egin duela aitortzen bada
- Entitateak ordainketa-etendurarako eskaera judiziala egiten badu.
- Espainiako Bankuak aitortzen badu kreditu entitateak ezin dituela inbertitzaileekin hartutako obligazioak bete, bere finantza egoerari zuzenki lotutako arrazoiengatik eta Espainiako Bankuak berak ezagutzen dituen gertakizunak kontuan hartuta.
Bermatutako zenbatekoak ordaintzea
GBFek (Gordailuak Bermatzeko Fondoak) ordainduko dute bermatutako gordailuen eta baloreen edo tresnen bermatutako zenbatekoa, aurreko puntuan aipatutako gertakariren bat gertatu eta hiru hilabeteko epean, 2606/1996 Errege Dekretuaren, abenduaren 20koaren, 9. artikuluak xedatzen dituen baldintzetan. Epea zabaldu ahalko da zenbait egoeratan, Espainiako Bankuak baimena emanda.