(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Fiskalitatea

PFEZari dagokionez, ondoko tratamendua dute:

DIBIDENDUAK

Aurrezki errenta moduan hartzen dira fiskalki, eta horiek duten konturako atxikipena da zerga karga finkoaren araberakoa. Horrenbestez, atxikipen askatzailea da praktikan.
Aurrezki errentetarako atxikipena eta zerga karga %18koa da Espainia osoan.
Gainera, lehenbiziko 1.500 euroengatik ez da zergarik ordaindu behar.

AKZIOEN TRANSMISIOA

Akzioak transmititzen direnean ondare-aldaketa bat sortzen da, irabazia edo galera, transmisio edo itzultzearen balioaren eta akzioen erosketa edo harpidetza balioaren arteko diferentziagatik.

Ondare irabazia edo galera = Salmenta balioa - Harpidetza balioa

Euskal Autonomia Erkidegoan akzioen erosketa balioa eguneratze koefiziente batekin biderkatzen da. Koefiziente hori aldatzen da partaidetzaren harpidetza egin den urtearen arabera.
Ulertuko da erosi diren lehenbiziko akzioak transmititzen ari direla, hau da, FIFO izeneko sistema aplikatzen da (lehenbiziko sarrera-lehenbiziko irteera).

2007ko urtarrilaren 1etik aurrera saldutako akzioetatik eratorritako ondare irabazietarako, ondare irabazia murrizteko aldi baterako erregimena ezartzen da, baldin eta 1994ko abenduaren 31 baino lehen egindako harpidetzei eragiten badiete. Horretarako, %25eko murrizpen koefizienteak aplikatzen dira, harpidetza-dataren eta 1996ko abenduaren 31ren bitartean 2tik gorakoa den urte bakoitzeko, gora biribilduta. Koefiziente murriztaile horiek honela aplikatuko dira:

  • transmisioaren balorea akzioen 2005eko azken hiruhilekoko batez besteko negoziazio balorea baino handiagoa bada (2006koa Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako zergadunendako), murriztapena aplikatuko zaio batez besteko negoziazio balore horretaraino sortutako irabaziaren zatiari.
  • transmisioaren balioa akzioen 2005eko azken hiruhilekoko batez besteko negoziazio balorea baino txikiagoa bada (2006koa Euskadiko Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako zergadunendako), murriztapena aplikatuko zaio ondare irabazi osoari.

Akzioen transmititzetik eratorritako ondare irabaziek —behar izanez gero, murrizpen koefizienteak aplikatzeagatik murriztuak— %18ko atxikipena izanen dute.

Ondare irabazi horiek ondare galeren bidez konpentsatu ahal izanen dira (inbertsio fondo, beste akzio edo/eta higiezin batzuen partaidetzen salmentaren bidez), eta emaitza, positiboa bada, aurrezki oinarrian barneratuko da, %18ko tasa finkoa ordainduz, ondare-aldaketa sortu zen epea edozein izanik ere.

Nafarroan ez dira ondare gehikuntzei dagozkien zergak ordaindu behar, betiere urtean zehar egindako transmisioen zenbatekoa (inbertsio fondo, akzio eta higiezinen batura) 3.000 euro baino handiagoa ez bada aitortzaile bakoitzeko. Irabazizko erregimenean dauden senar-emazteen kasuan, 6.000 eurokoa izanen da zenbatekoa.


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.