(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Broker On line

  • Eragiketak berehala egiten ditugu: Nafarroako Kutxak ahalik eta lasterren egiten ditu bere balore eragiketak, betiere zure aginduei jarraiki, bai Espainiako bai nazioarteko baloreetarako. Espainiako baloreen salmenta eragiketak kontuan abonatzen dira, saldu eta berehala. Beraz, dirua erabilgarri izanen duzu inbertsio berriak egiteko.
  • Inbertsioak dibertsifikatzea: Nafarroako Kutxak aukera ematen dizu nazioarteko merkaturik nabarienetan inbertitzeko. Horrela, dibertsifikazio hobea egin ahal izanen duzu. Beraz, geografiari begira egindako dibertsifikazioa, sektoreei begira egindakoa bezalaxe, aukera izan daiteke zure inbertsioen errentagarritasunaren hobekuntza lortzeko, arriskua murriztuta. Baduzu sarbidea Europako merkatu gehienetan: Frantzia, Alemania, Italia, Ingalaterra, Suitza, Holanda, Portugal, bai eta Ameriketako merkatuetan ere: EEBB, Kanada,..., etab.
  • Malgutasuna: Nafarroako Kutxako Broker On Line zerbitzuak aukera emanen dizu akzioen merkatuan sartzeko, baina baita bestelako aktiboak kontratatzeko ere, esaterako, warrant, eta horrek abantaila handiak dakartza.
  • Informazioa: Sarbidea izanen duzu azterketa teknikoen txostenetan eta balore garrantzitsuenen funtsezko azterlanetan, dibidenduen abonuetan, merkatuan aurkezten diren eragiketa korporatiboetan, zorroaren egoeren balorazioetan, etab.
  • Abisuak: Zuk zure posta elektronikorako eta/edo zure telefono mugikorrerako abisuak konfiguratzeko aukera duzu. Beraz, zure aginduak betetzeari eta/edo ezabatzeari buruzko informazioa emanen dizugu doan. Halaber, adieraziko dizugu baloreek saio bukaeran duten prezioa eta/edo zuk nahi dituzun indizeena. Horrez gain, beste erabilera batzuetarako ere balio du. Beraz, sartu eta ikusiko dituzu.
  • Harpidetzak: Gure sistemak aukera ematen dizu hainbat merkaturi buruzko azalpenak zure posta elektronikoan doan jasotzeko (Europa, EEBB, Asia). Beraz, lerro gutxi batzuen bidez, merkatuen bilakaeraren berri izanen duzu. Era berean, erreferentziazko indizeei buruzko azalpenak jasoko dituzu (IBEX 35, EuroStoxx 50, Dow Jones Industrial, Nasdaq 100, etab).
  • Baloreen bilakaeraren ranking-a: Merkatu bakoitzeko bost balore hoberenen bilakaera neurtzen dugu bi urte arterainoko aldietan, inbertitzean erabaki onena har dezazun.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.