Nafarroako Kutxako Visa Osasuna txartel berriarekin, zure taldeari jarraitzeko sustapen ugari izanen dituzu eskura, Visa txartel arrunt batek ematen dituen abantaila guztiez gain. Eskatu oraintxe zure txartela CANeko edozein bulegotan edo 948.222.333an.
Visa hau zaletu guztiendako da, Nafarroako Kutxako bezero izanik ala ez, aukera ematen baitu erakunde orotako edozein banku kontutan helbideratzeko.
Visa Osasuna txartela operatiboa dago Visa mundu mailan onartzen den sare osoan, eta mundu osoko denda eta kutxazain automatikoetan. erabil daiteke. Azken finean, beste edozein Visa txartelen funtzionalitate berberak ditu:
- Ordainketa hilabete bukaeran edo geroratua
- Jaulkipen kosturik gabe
- Mantentze komisiorik gabe lehen urtebetean.
Txartelaren kredituaren gainean eragiten du eta bere zor metatua likidatuko da hurrengo hilabetearen 1. egunean aurretik aukeratu duzun amortizazio formularen arabera.
Visa Osasuna txartelaren bidez, aseguru hauetaz gozatuko duzu:
- 300.000 €ko poliza, bidaiako istripuaren ondoriozko heriotza, txartelaren bidez ordaindu bada.
- Iruzurrezko erabileraren asegurua eta bortxazko lapurreta kutxazain automatikoetan frankiziarik gabe (estaldura lehen eurotik hasita).
- Bidaiako laguntza-asegurua.
Ikus aseguruaren baldintzak
(102 Kb)