(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

CAN Credito txartela

Mastercard/Euro 6000 txartel honen bidez, eskudirua erabiltzen ariko bazina bezala egin ditzakezu erosketak establezimendu komertzialetan, telefonoz edo Internetez.

Gustatuko zaizu:

  • Ez du interesik eta komisiorik zor duzun kredituaren %100aren amortizazioak, ezta dendetan egindako ordainketek ere.

Abantailak:

  • Gainera, erabiltzearekin aski da zuk zozketetan parte hartu ahal izateko, baita beherapen nabarmenak gozatzeko ere, Privilegios Euro 6000 programaren sustapenei eta eskaintzei esker.

Informazioa Eskatu

Kreditu CAN txartelaren bidez, ondoko eragiketa hauek egiteko parada izanen duzu:

  • Ordainketak dendetan.
  •  Ikuskizunetako sarrerak telefonoz edo internet bidez erostea.
  •  Bulegoetan eskudirua ateratzea.
  •  Eragiketak kutxazainetan:
    • Eskudirua ateratzea.
    • Sarrerak egitea (eskudirutan/taloiak).
    • Saldoak eta txostenak eskatzea.
    • Telefono mugikorrak kargatzea.
    • Txanpon-txartelak kargatzea.

Non erabili?

Kutxazainetan:

  • Clave kutxazainetan eta Nafarroako Kutxako bulegoetan.
  • Euro6000 sareko kutxazain eta bulegoetan.
  • Servired eta 4B kutxazainak.
  • Nazioarteko Visa kutxazain sarea.

Dendetan :

  • Espainiako denda guztietan onartua.
  • Munduko Maestro / Mastercard denden sarean onartua.
  • Munduko Visa denden sarean onartua.
  • Jaulkitze kuota: doakoa
  • Sei hilabetean behingo kuota:
    Azalpena Tarifak
    Txartel nagusia 15€
    Bigarren txartela 15€

    CANen, zure txartelaren seihileko kuota doakoa da, guztira 1.800 euroko erosketak egiten badituzu seihileko bakoitzean.

    Txartelaren kopia egitea (bezeroak galtzen, hausten edo hondatzen badu), txartela bigarren aldiz aldatzetik aurrera: 3 euro.

    Gainera, zor txartel bat eta kreditu beste txartel bat baduzu, eta biekin egindako erosketak, guztira, 2.500 euro baino handiagoak badira seihilekoan, zor txartelaren seihileko kuota doakoa izanen da. 2.500 euro horietako 1.500 euro kreditu txartelaren bidez ordaintzen badituzu, bi txartelak izanen dira doakoak.

    Eta komisio horiek, zertara bideratzen dira?
    Gizabidezko Bankan, komisioek sortzen duten etekinaren 100 eurotik 30 gizarte ekintzara bideratzen dira. Bezeroek aukeratzen dute ekintza hori “Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu” ekimenaren bidez.

  • Ordainketa geroratuari dagozkion komisioak:
    • Zorraren %100eko amortizazioetarako interes ordainketa salbuetsia dago.
    • Zor metatua hurrengo hilabetearen 1. egunetik hasita likidatuko da, zuk aukeratutako formularen arabera. Amortizazioa izan daiteke %5 (gutxienez 30 €), %10, %20, %25, %33, %50 edo %100ekoa.
    • Hileko komisioa ordainketa geroratuagatik: %1,75. Hileko amortizazioaren gutxieneko kuota %1,5ekoa edo 30 eurokoa izanen da, eta bietatik handiena aplikatuko da.
    • Txartelaren kreditutik Nafarroako Kutxaren kontu batera traspasatzeagatik kobratuko den komisioa: %2.

  • Komisioak dirua eskuratzeagatik:
    Eragiketa egiten den sarea Komisioa
    CAN %3,5, 3 € minimoa
    Euro 6000 %4, 3 € minimoa
    Beste sare batzuk %4, 3 € minimoa
  • Komisioak saldoa edo mugimenduak kontsultatzeagatik:
    Eragiketa egiten den sarea Komisioa
    CAN Doan
    Beste sare batzuk 0,50€
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.