(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Regalo txartela

Hemendik aurrera, txartel hau duzu oparirik bitxiena. Horren bidez, gauza asko oparituko dituzu: musika, jokoak, kirolak, informatika, liburuak, filmak, teknologia...

Gustatuko zaizu:

  • Horra dirua oparitzeko modu dotore eta bitxia.
  • Izan ere, karga ezazu nahi duzun zenbatekoa eta emaiozu onuradunari.

Abantailak:

  • Aukera ezazu nahi duzun kopurua, gutxienez 30 €, eta mundu osoko kutxazainetan eta dendetan erabili ahal izanen da.
  • Nahi adina txartel eska daitezke.
  • Gainera, erabiltzearekin aski da zuk zozketetan parte hartu ahal izateko, baita beherapen nabarmenak gozatzeko ere, Privilegios Euro 6000 programaren sustapenei eta eskaintzei esker.

Informazioa Eskatu

Nahi adina txartel eska daitezke. Ondoren, txartela jaso duen onuradunak parada izanen du zenbateko hori erabiltzeko beste edozein finantza-txartel balitz bezala, hau da, finantza-txartelek ohi dituzten aukera eta zerbitzu berberekin.

Eskudiruzko erabilerak soilik eragiten du txartelean kargatutako zenbatekoaren gainean.

Opari txartelaren bidez, aukera izanen duzu ondoko eragiketa hauek egiteko:

  • Ordainketak dendetan.
  • Ikuskizunetako sarrerak telefonoz edo internet bidez erostea.
  • Bulegoetan eskudirua ateratzea.
  • Eragiketak kutxazainetan:
    • Eskudirua ateratzea.
    • Sarrerak egitea (eskudirutan/taloiak).
    • Saldoak eta txostenak eskatzea.
    • Telefono mugikorrak kargatzea.
    • Txanpon-txartelak kargatzea.
  • Urteko tarifak : 0€

    Txartelaren kopia egitea (bezeroak galtzen, hausten edo hondatzen badu), txartela bigarren aldiz aldatzetik aurrera: 3 euro.

    Gainera, zor txartel bat eta kreditu beste txartel bat baduzu, eta biekin egindako erosketak, guztira, 2.500 euro baino handiagoak badira seihilekoan, zor txartelaren seihileko kuota doakoa izanen da. 2.500 euro horietako 1.500 euro kreditu txartelaren bidez ordaintzen badituzu, bi txartelak izanen dira doakoak.

  • Komisioak dirua eskuratzeagatik:
    Eragiketa egiten den sarea Komisioa Oharrak
    CAN Doan
    Euro 6000 Eragiketaren %1: gutxienez 1,20€ Zure bulegoan galdetu txartelaren jaulkitze eremuaren araberako salbuespen politika
    Beste sareak Eragiketaren %4: gutxienez 2,40 € Sare nazionalak eta nazioartekoak

CAN txartelek teknologia berria dute:

  • Zure CAN txartel berria seguruagoa da EMV Txip teknologia duelako, hots, egiazkoa dela bermatzen duen estandar europar berria.
  • Horrekin, ordainketa bakoitzean zure PIN zenbakia edo zenbaki sekretua idatziko duzunez, ziur egonen zara txartelaren erabiltzaile bakarra zarela.
  • Berria izan arren, orain arte bezala jarraitu ahalko duzu erabiltzen, munduko edozein kutxazainetan eta dendatan.
  • Establezimenduak beren aspaldiko terminalak aldatu, eta EMV teknologia berrira egokitutako beste batzuk jartzen ari dira.
  • Aipatutako aldaketa egin duten dendetan, eragiketa eginen da txartelaren txipa irakurriz, benetakoa dela egiaztatzeko; eta, sinatu beharrean, zure PIN zenbaki sekretua tekleatu, besterik ez duzu egin beharko.
  • Gainerako establezimenduetan eragiketa orain arte bezala eginen da, txartelaren zerrenda magnetikoaren bidez eta ordainagiria sinatuta.
  • Ordaintzeko behar duzun PIN zenbakia edo zenbaki sekretua kutxazain automatikorako erabiltzen duzun berbera da
  • Gogoratu edozein unetan PIN zenbakia aldatzen ahal duzula gure kutxazain automatikoetan, eta buruz gogoratzen duzun zenbaki sekretua babestu behar duzula. Ez idatzi inon, eta ez esan inori. PIN zenbakia gogoratzen ez baduzu, zoaz betiko bulegora. 
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.