(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

+Cerca txartela

Komisioak eta kanbio-tasa handiak murrizteko, Nafarroako Kutxak Cerca txartela atera du. Txartel horren bidez, zerbitzu eraginkorrago eta merkeagoa lortuko duzu Espainiatik atzerrira dirua bidaltzeko.

Gustatuko zaizu:

  • DIrua erabiltzean, soilik eraginen du txartelean sartu duzun zenbatekoaren gainean.

Abantailak:

  • Zure onuradunek edo zuk zeuk izanen duzue diru hori erabiltzeko eskubidea.
  • Eskatu txartel nagusi bat eta onuradunarentzako txartel bat edo bi, zuk aukeratutako beste bi pertsonen izenean.

Informazioa Eskatu

Komisioak eta kanbio-tasa handiak murrizteko, Nafarroako Kutxak Cerca txartela atera du. Txartel horren bidez, zerbitzu eraginkorrago eta merkeagoa lortuko duzu Espainiatik atzerrira dirua bidaltzeko.

Nola eskuratu? Eskatu txartel nagusi bat eta onuradunarentzako txartel bat edo bi, zuk aukeratutako beste bi pertsonen izenean. Sartu txartel nagusian zuk nahi duzun zenbatekoa, bai Nafarroako Kutxako edozein kutxazainetan, bai Clavenet bidez. Zure onuradunek edo zuk zeuk izanen duzue diru hori erabiltzeko eskubidea.

Dirua erabiltzean, soilik eraginen du txartelean sartu duzun zenbatekoaren gainean.

Txartel honen bidez eragiketa hauek egiteko aukera izanen duzu:

  • Ordainketak dendetan.
  • Ikuskizunetako sarrerak telefonoz edo internet bidez erostea.
  • Bulegoetan eskudirua ateratzea.
  • Eragiketak kutxazainetan:
    • Eskudirua ateratzea.
    • Sarrerak egitea (eskudirutan/taloiak).
    • Saldoak eta txostenak eskatzea.
    • Telefono mugikorrak kargatzea.
    • Txanpon-txartelak kargatzea.
  • Tarifak:
    Azalpena Tarifak
    Txartel Nagusia 3 €
    Bigarren txartela 3 €
  • Komisioak dirua eskuratzeagatik:
    Eragiketa egiten den sarea Komisioa Oharrak
    CAN Doan
    Euro 6000 Eragiketaren %1: gutxienez 1,20€ Zure bulegoan galdetu txartelaren jaulkitze eremuaren araberako salbuespen politika
    Beste sareak Eragiketaren %4: gutxienez 2,40 € Sare nazionalak eta nazioartekoak
  • Komisioak eta interesak:
    • Dendetan egindako ordainketek ez dute komisiorik.
    • Komisiorik gabe, eskudirua Nafarroako Kutxako kutxazainetan eta bulegoetan erabiltzeagatik. 
    • 0,50 €ko komisioa Euro6000 edo 4B kutxazain sareetan.
    • % 3ko komisioa, gutxienez 2 €, eskudirua Euro6000 eta 4B Sareetakoak ez diren entitateetako kutxazainetan eta bulegoetan erabiltzeagatik.

Kutxazainetan:

  • Clave kutxazainetan eta Nafarroako Kutxako bulegoetan.
  • Euro6000 sareko kutxazain eta bulegoetan.
  • Servired eta 4B kutxazainak.
  • Nazioarteko Maestro / Mastercard kutxazain sarea.
  • Nazioarteko Visa kutxazain sarea.

Dendetan:

  • Espainiako denda guztietan onartua.
  • Munduko Maestro / Mastercard denden sarean onartua.
  • Munduko Visa denden sarean onartua.

CAN txartelek teknologia berria dute:

  • Zure CAN txartel berria seguruagoa da EMV Txip teknologia duelako, hots, egiazkoa dela bermatzen duen estandar europar berria.
  • Horrekin, ordainketa bakoitzean zure PIN zenbakia edo zenbaki sekretua idatziko duzunez, ziur egonen zara txartelaren erabiltzaile bakarra zarela.
  • Berria izan arren, orain arte bezala jarraitu ahalko duzu erabiltzen, munduko edozein kutxazainetan eta dendatan.
  • Establezimenduak beren aspaldiko terminalak aldatu, eta EMV teknologia berrira egokitutako beste batzuk jartzen ari dira.
  • Aipatutako aldaketa egin duten dendetan, eragiketa eginen da txartelaren txipa irakurriz, benetakoa dela egiaztatzeko; eta, sinatu beharrean, zure PIN zenbaki sekretua tekleatu, besterik ez duzu egin beharko.
  • Gainerako establezimenduetan eragiketa orain arte bezala eginen da, txartelaren zerrenda magnetikoaren bidez eta ordainagiria sinatuta.
  • Ordaintzeko behar duzun PIN zenbakia edo zenbaki sekretua kutxazain automatikorako erabiltzen duzun berbera da
  • Gogoratu edozein unetan PIN zenbakia aldatzen ahal duzula gure kutxazain automatikoetan, eta buruz gogoratzen duzun zenbaki sekretua babestu behar duzula. Ez idatzi inon, eta ez esan inori. PIN zenbakia gogoratzen ez baduzu, zoaz betiko bulegora. 
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.