(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Imagine Txartela

Nafarroako Kutxako Imagine txartelaren bidez, nahi duzun erosketa modua aukeratuko duzu.

Gustatuko zaizu:

  • Dohainik finantzatu ahal izanen duzu haren bidez egindako erosketa, eta ordainketa 3 hilabetez ere atzeratu dezakezu.
  • Halaber, kargua berehalakoan egiteko aukera izanen duzu, erosketa unean bertan, edo bestela zenbatekoa hilabeteko kuotetan zatikatu, harik eta 60 kuotatan ordaindu arte, eta interesa oso erakargarria da: %1,75 hilabetero.

Bezero izan nahi dut!

Abantailak:

  • Gainera, erabiltzearekin aski da zuk zozketetan parte hartu ahal izateko, baita beherapen nabarmenak gozatzeko ere, Privilegios Euro 6000 programaren sustapenei eta eskaintzei esker.
  • Eta ondoko aseguru hauetaz gozatuko duzu: istripu asegurua, bidaiako laguntza asegurua, iruzurrezko erabileraren asegurua eta bortxazko lapurreta kutxazain automatikoetan, frankiziarik gabe (estaldura lehen eurotik hasita).

Informazioa Eskatu

Zor-txartelaren bidez, ondoko eragiketa hauek egiteko aukera izanen duzu:

  • Ordainketak dendetan.
  •  Ikuskizunetako sarrerak telefonoz edo internet bidez erostea.
  •  Bulegoetan eskudirua ateratzea.
  •  Eragiketak kutxazainetan:
    • Eskudirua ateratzea
    • Sarrerak egitea (eskudirutan/taloiak).
    • Saldoak eta txostenak eskatzea.
    • Telefono mugikorrak kargatzea.
    • Txanpon-txartelak kargatzea.

Eta aseguru hauek gozatuko dituzu:

Non erabili?

Kutxazainetan:

  • Clave kutxazainetan eta Nafarroako Kutxako bulegoetan..
  • Euro6000 sareko kutxazain eta bulegoetan.
  • Servired eta 4B kutxazainak.
  • Nazioarteko Maestro / Mastercard kutxazain sarea.
  • Nazioarteko Cirrus kutxazain sarea.
  • Eufiserv kutxazain sarea (Europako Aurrezki Kutxak).  

Dendetan:

  • Espainiako denda guztietan onartua.
  • Munduko Maestro / Mastercard denden sarean onartua
  • Jaulkitze kuota: doakoa
  • Seihileko kuota: 14€

    CANen, zure txartelaren seihileko kuota doakoa da, guztira 1.500 euroko erosketak egiten badituzu seihileko bakoitzean.

    Txartelaren kopia egitea (bezeroak galtzen, hausten edo hondatzen badu), txartela bigarren aldiz aldatzetik aurrera: 3 euro.

    Gainera, zor txartel bat eta kreditu beste txartel bat baduzu, eta biekin egindako erosketak, guztira, 2.500 euro baino handiagoak badira seihilekoan, zor txartelaren seihileko kuota doakoa izanen da. 2.500 euro horietako 1.500 euro kreditu txartelaren bidez ordaintzen badituzu, bi txartelak izanen dira doakoak.

    Eta komisio horiek, zertara bideratzen dira?
    Gizabidezko Bankan, komisioek sortzen duten etekinaren 100 eurotik 30 gizarte ekintzara bideratzen dira. Bezeroek aukeratzen dute ekintza hori “Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu” ekimenaren bidez.

  • Komisioak eta interesak erabileragatik:
    • Ez dute komisiorik geroratutako ordainketek, 3 hilabeteko edo hortik beherako amortizazio epeentzat.
    • Hileko komisioa ordainketa geroratuagatik: %1,75. Hileko amortizazioaren gutxieneko kuota %1,5ekoa edo 30 eurokoa izanen da, eta bietatik handiena aplikatuko da.
  • Komisioak dirua eskuratzeagatik:
    Eragiketa sarea Komisioa
    CAN %3,5, minimoa 3 €
    Euro 6000 %4, minimoa 3 €
    Beste sare batzuk %4, minimoa 3 €

CAN txartelek teknologia berria dute:

  • Zure CAN txartel berria seguruagoa da EMV Txip teknologia duelako, hots, egiazkoa dela bermatzen duen estandar europar berria.
  • Horrekin, ordainketa bakoitzean zure PIN zenbakia edo zenbaki sekretua idatziko duzunez, ziur egonen zara txartelaren erabiltzaile bakarra zarela.
  • Berria izan arren, orain arte bezala jarraitu ahalko duzu erabiltzen, munduko edozein kutxazainetan eta dendatan.
  • Establezimenduak beren aspaldiko terminalak aldatu, eta EMV teknologia berrira egokitutako beste batzuk jartzen ari dira.
  • Aipatutako aldaketa egin duten dendetan, eragiketa eginen da txartelaren txipa irakurriz, benetakoa dela egiaztatzeko; eta, sinatu beharrean, zure PIN zenbaki sekretua tekleatu, besterik ez duzu egin beharko.
  • Gainerako establezimenduetan eragiketa orain arte bezala eginen da, txartelaren zerrenda magnetikoaren bidez eta ordainagiria sinatuta.
  • Ordaintzeko behar duzun PIN zenbakia edo zenbaki sekretua kutxazain automatikorako erabiltzen duzun berbera da
  • Gogoratu edozein unetan PIN zenbakia aldatzen ahal duzula gure kutxazain automatikoetan, eta buruz gogoratzen duzun zenbaki sekretua babestu behar duzula. Ez idatzi inon, eta ez esan inori. PIN zenbakia gogoratzen ez baduzu, zoaz betiko bulegora. 
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.