(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

CAN Auto Asegurua

Kontratatu gure auto asegurua! Ordaindu eroso-eroso, hilabetez hilabete.

Seguro de Automóvil

Gustatuko zaizu

  • Ordaintzeko erraztasunak ematen dizkizugu, gure aseguru Kontu Bakarrarenak, esaterako. Horren bidez, kontu bakar batean zure aseguru guztiak baturik, hilabetez hilabete ordaintzen ahal dituzu.
  • Gu arduratzea gauza guztiez!

Abantailak

  • Nahi duzun tailerrera eraman dezakezu autoa.
  • Bidaia laguntza izango duzu eta kalitate bermea.
  • Gainera, estaldura eta zerbitzurik esklusiboenak izango dituzu eskura.

Informazioa Eskatu

Kontratatu gure auto asegurua, eta estaldura eta zerbitzu esklusiboak izango dituzu.

Gainera, aseguruak Aseguruen Kontu Bakarrera eraman ahal izango dituzu, eta, hartara, polizak ordaintzea askoz ere erosoagoa izango da . Aseguru guztiak kontu bakar batean batuta izango dituzu, eta hilabetez hilabete ordaintzen joan ahal izango zara, errazago. Aseguruen Kontu Bakarra izateko, lehenbizi baimena eman behar du finantza erakundeak.

CAN Auto Aseguruak beira bermatuak eskaintzen ditu seriean, istripu kapitala gidariarentzat, 24.000 eurokoa, osagarriak automatikoki sartzea, 1.000 euro baino gutxiagoko unitate balioa dutenak, gidabaimena kentzeagatiko asegurua, babes juridiko zabala…

CAN Auto Asegurua PREMIUM: beste zerbait behar dutenentzat

Istripu kapitala gidariarentzat, 48.000 eurokoa; auto berriaren balioa emateko bermea aurreneko hiru urteetan, eta laugarrenetik aurrera balio hobetua ematekoa; eta ordezko ibilgailua. Horiek dira, hain zuzen, produktu on batekin konformatzen ez denari eskaintzen dizkiogun abantaila esklusiboetako batzuk.

CAN Auto Asegurua: auto asegurua baino askoz ere gehiago

CAN Auto Asegurua kontratatuta auto asegurua baino askoz ere gehiago izango duzu, bidaia laguntza zabal-zabala izango baituzu, aseguruan hartuta dagoen ibilgailua ez den beste batzuetan egiten dituzunean bidaiak. Eta gehiago ordaindu behar izan gabe.

Gidari ona bazara, zorioneko zaude

Izan ere, prezio bikaina izateaz gain eta hobariak pilatzeaz gain, arrisku orotako modalitatea kontratatzen baduzu frankiziarekin, frankizia hori %10 murrizten joango da istripurik gabeko urte bakoitzeko (180 euroraino).

Zerbitzu osoa

Nafarroako Kutxan - Banca Cívica zerbitzu osoa ematen dugu: dirua uzten dizugu eta, horrez gain, ibilgailuaren asegurua egiten dizugu.

Zuregandik oso gertu

CAN Auto Asegurua kontratatuta abantaila makina bati onura atera ahal izango diozu, gomendatutako tailerretakoren batera joaten bazara: adierazten duzun tokitik jasotzea ibilgailua eta adierazten duzunean uztea, konpontzeko bermea zabaltzea, kortesiazko autoa, baten bat erabilgarri badago, lehentasuna izatea konponketetan edo ibilgailua garbitzea. Horiek guztiak abantailetako batzuk baino ez dira.

*CAN Aseguru Orokorrekin kontratatutako eta Aseguruen Kontu Bakarraren bidez kudeatutako auto aseguruetarako baino ez da eskaintza hau.
Hau da aseguru hauen bitartekaria: CAN Mediación Operador de Banca Seguros Vinculado, SAU (IFK: A-78485828). Aseguru bitartekarien, berraseguru artekarien eta goi kargudunen administrazio erregistro berezian inskribatuta dago, OV-0013 kodearekin. Erantzukizun zibileko asegurua eratuta dago ZURICH España, Compañía de Seguros y Reaseguros S.A. enpresarekin (IFK: W0072130H). Enpresa honen bidez eskaintzen da produktua: CAN Aseguru Orokorrak, S.A. (IFK: A-31955560)

  • Nahi duzun tailerra hautatzea
    • Tailer ofizialen sarea
    • 800 tailer lagunen sarea dago. Horietara autoa eramanda, ondoko abantailak gozatuko dituzu.
    • Autoa hartzeko eta etxera eramateko zerbitzua.
    • 6 hilabeteko konponketa bermea.
    • Kortesiazko autoa.
    • Konpondu eta gero, garbiketa zerbitzua.
  • Laguntza bidaian
    Estaldura zabalak ditu, bai autoan zabiltzanean, bai edozein egoeratan.
  • Kalitate konpromisoa
    Heltzea 60 minutu baino gehiago kostatzen bazaio garabiari, edo perituak ez badu zure autoa aztertzen eskaera egin eta biharamunean, 60 euro jasoko dituzu.
** Konpromiso ekonomiko hau Espainiarako da, eta 2012ko abenduaren 31 arte balio du. Erreklamatzeko epea: hilabete batekoa. Ezinbesteko arrazoiak kanpoan gelditzen dira. Baimendutako gehieneko pisua 3.500 kg baino txikiagoa duten ibilgailuak besterik ez.
  • Zein da kontratazio modalitaterik onena?
    Kasuaren arabera. Gehienetan, ibilgailua berria edo erabilia eta kontzesionarioan erosia bada, arrisku orotakoa da aukerarik onena, frankiziarekin edo hori gabe.
    Bost urte baino gutxiago duten ibilgailuen kasuan, arrisku orotakoa frankiziarekin gomendatzen da. Zazpi urtetik beherako ibilgailuen kasuan, aukera ona izaten ahal da hirugarrenendako asegurua gehi lapurreta/sutearena. Gainerako kasuetan, hirugarrenendako modalitatea da aukerarik onena.
  • Noiz komeni zait PREMIUM modalitatea?
    Funtsean, ertaineko edo goi mailako gamako ibilgailuendako komeni da, baita lana edo kontu pertsonalak direla-eta ibilgailuarekiko mendetasun handia duten gidariendako.
  • Istripurik gertatuz gero, nahi dudan tailerra hautatzen ahal dut nire ibilgailua eramateko?
    Bai, kontzesionario ofizialak barne.
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.