(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Ohiko galderak

  • Aseguratu bat edo bi?

    Bi ezkontideek famili unitateari diru-sarrerak ekartzen badizkiote, horietako baten heriotzak edo baliaezintasunak ez du zertan bizi-kalitatea galduko denik ekarri behar.

    Diru-sarrerak ezkontideetako batek baino egiten ez baditu, ezkontideetako baten faltak gastuak handituko direla edo diru-sarrerak txikituko direla ekartzen du. Senitartekoek haurrak edo etxea zaintzean oinarritzen diren formulak behin-behineko adabakia baino ez dira. Berandu baino lehen, gastuak hazten dira, eta errenta erabilgarria murrizten da.

    Zure autoa eta etxea aseguratzen badituzu, nolatan ez duzu zure eta zeure etxekoen bizia aseguratuko?

  • Zenbat kapital aseguratuko dugu?

    Etorkizunerako aurreikuspen plana egiten ari garela gogoan izan behar dugu. Aseguru batek ez du askorako balio ez baditu egiazki betetzen betetzea helburu dituen beharrak.

    Zorrak kitatzeaz gain, aseguruak gure bizi-maila mantentzeko balio behar du, unean-unean kredituaren arriskua eta bizi arrisku aseguruaren zenbatekoa ebaluatuz, eta are gehiago ezbeharraren kausa baliaezintasuna bada.

  • Ez gaude gastuak handitzeko egoera ekonomikorik hoberenean...

    Horrexegatik, asegurua kontratatzea beharrezkoa da, ezbeharren bat gertatzen bada ez zaudetelako egoerari aurre egiteko moduan.

    Zoritxarreko gertaera jazotzean jokoan dagoena asko da: familiaren ondarea; urte askotako aurrezki eta esfortzuak; elkarrekin bizitzeko proiektuaren ilusioa; maite dituzunen etorkizuna; eta, baliaezintasun egoeran bazaude, zeure ongizatea bera eta zeure etxekoena.

  • Ezkongabea naiz eta ez dut seme-alabarik

    Are arrazoi gehiagorekin eta esfortzu handirik gabe, ez diozu zure familiari, edo abal-emaileei, arazorik sortuko, ezbeharra jazo eta hori gertatzen bada.

  • Zein da bizi-asegurua kontratatzeko gutxieneko eta gehieneko adina?

    Gutxienez, 18 urte izan behar dira, eta, gehienez, 64.Aseguruak 65 urtera artekoak baino ez ditu estalduko, eta heriotzagatiko estaldura 70 urtera arte berritzen ahal da.

  • Zein izenda nezake nire bizi-aseguruaren onuradun?

    Aseguratuak nahi beste onuradun izendatzen ahal ditu. Ez balu halakorik eginen, onuradunak aseguratuaren legezko oinordekoak direla ulertuko da.

    Maileguak amortizatzeko bizi aseguruaren kasuan, onuraduna finantza entitatea izanen da, dauden zorrengatik.


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.