(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Ohiko galderak

  • Zer da pentsio plan bat?
    Epe luzerako aurrezki produktua, erretiro edo ezgaitasun pentsioak osatzeko kapitala sortze aldera. Hilik gertatzean, halaber, beste onuradunen batentzat izango litzateke.
  • Nola kobratzen da?
    Prestazioaren zioa gertatzean, Nafarroako Kutxari jakinarazi behar zaio, ziurtagiriak erakutsi eta ondoen datorkizun kobratzeko era hautatu besterik ez duzu. Kobratzeko hiru era daude:
    • kapitala: ordainketa bakarra, eskaera egin eta berehala edo geroratu egin daiteke.
    • errenta: zenbait ordainketatan, hurrenez hurrenekoak eta erregularrak. Badira hainbat errenta mota, finantzakoak izaten dira ohikoenak. Azken horietan, onuradunak zenbatekoa, maiztasuna eta hazkundea hautatzen ditu. Kobratzeke dagoen kapitala zeinahi unetan aurreratzeko aukera dago baita, hilik gertatzekotan, kobratu ez den planaren zatia transmititzeko ere.
    • kapital eta errenta: aurreko bi modalitateen arteko nahasketa da. Parte bat kapital moduan eta beste bat errenta moduan kobratzen da, zeinahi modalitatetan.
  • Nola inbertitzen dira pentsio planak?
    Segurtasun, errentagarritasun eta dibertsitate irizpideei jarraiki, jasotzen diren ekarpenekin finantza inbertsioak egiten dira. Nafarroako Kutxan, pentsio plan nahiz inbertitzeko aukera zabala eskaini eta aholkatzen dizugu.
  • Zenbat sar daiteke urtean?
    Zuk erabakitzen duzu zenbat sartuko duzun, beti ere legeak zehaztutako urteko muga maximoak gainditu gabe. Titular zaituzten plan horiek guztiek urteko muga berdina dute. Adinaren eta laneko etekinen arabera, urtean egin dezakezun ekarpen maximoa bata ala bestea izango da.
    Ez zaitez urteko azken egunera arte zain egon zure ekarpenak egiteko. Tarteka egitea komeni da eta, interesatzen zaizunean, aparteko ekarpenak eginez osa dezakezu.
  • Nor da partaidearen defendatzailea?
    Nafarroako Kutxak partaidearen defendatzailea jarri du. Bere helburua erreklamazioak hartu eta ebaztea da.
    Analistas Financieros Internacionales, finantza eta ekonomia alorrean itzal handia duen entitate independientea, gure planen bezeroen defentsaz arduratzen da.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.