Nafarroako Kutxak egokitu egin ditu merkaturatzen dituen pentsio plan guztiak, minusbaliatuek beste edozein bezerok adina inbertsio-aukera izan ditzaten. Horrela, minusbaliatuek eta familiakoek beren egoera pertsonalarekin bat datorren aukera hautatu eta aldatzen ahal dute, beren inguruabarrekin eta finantza merkatuen bilakaeraren arabera.
Pentsio planen modalitate honek estaldura handiagoak ematen ditu, taldearen ezaugarri berezietara moldatua dagoelako. Izan ere, diseinatu dugu minusbaliatu fisiko edo sentsorialen (% 65 edo gehiago), minusbaliatu psikikoen (% 33 edo gehiago) edo epai bidez deklaratutako ezintasuna duten pertsonen bizi kalitatea hobetzeko. Horrela, hirugarrenek beren alde egindako ekarpenak jasotzeko aukera izanen dute minusbaliatu horiek guztiek.
Zehatz-mehatz, ahalmen urritasuna duen pertsonak berak egin ahal izanen ditu ekarpenak, bai eta ahaidetasun edo tutoretza harremana duten pertsonek ere.
Partaide minusbaliatuak gehienez 24.250 euroko ekarpenak egiten ahal ditu minusbaliatuentzako planetara eta, 10.000 euro (8.000 euro Euskal Herria), berriz, familia kide bakoitzak, betiere partaide guztien ekarpenek bere osoan, gehienez, 24.250 euro egiten badute urtean. Beti izanen dute zerga kenkarien probetxua.
Gainera, titularrek beren dirua behar adina aldiz erabiltzen ahalko dute, pentsio plan hau honako kasuotan berreskuratzeko aukera dagoelako:
- planaren titularrak erretiroa hartzen badu, edo 45 urtetik aurrera, ezin badu erretiroa hartu
- ezintasunez, edo minusbaliotasuna larriagotzen bada
- titularra hiltzen bada
- titularraren ezkontidearen erretiroa edo heriotza, bere ardura duten familiako kide batena, edo tutoretza edo harrera araubidean bere kargura dagoen pertsonarena.
Hona hemen, arrisku handienetik txikienera ordenatuta, minusbaliatuen eta beren familiakoen ekarpenetarako inbertsio aukerak:
- CAN Pentsioak Dirua: errenta finkoko tituluetan egiten ditu inbertsioak epe laburrera.
- Can Pentsioak Errenta Finkoa: errenta finkoko baloreetan egiten ditu inbertsioak epe labur eta ertainera.
- Can Pentsioak Gestion 20: fondo kotserbadorea da. % 80 errenta finkoan inbertitzen du eta % 20, berriz, errenta aldakorrean, bereziki eurogunean.
- Can Pentsioak Gestion 50: aktiboak errenta finkoan eta errenta aldakorrean gauzatzen ditu.
- Can Pentsioak Gestion Globala: errenta aldakorreko inbertsioak egiten ditu munduko burtsa nagusietan.
- Can Pentsioak Burtsa: Espainiako burtsako balore nagusietan parte hartu nahi duten titularrentzat.