Borondatezko Aurreikuspen Planak - EPSV
CAN ETORKIZUNEKO AURREIKUSPENA, EPSV da borondatezko gizarte aurreikuspeneko entitate bat, soilik Euskadin bizi diren pertsonek kontrata dezaketena; horren bitartez kapital batzuk sortzen dira, Gizarte Segurantzako prestazioetatik osagarriak eta independenteak diren beste prestazio batzuei estaldura ematen dietenak, estalitako kontingentziaren bat gertatzen bada:
- Jubilazioa edo egoera parekagarria.
- Ezintasun iraunkor osoa, absolutua eta baliaezintasun handia.
- Heriotza.
- Iraupen luzeko langabezia.
- Gaixotasun larria.
Zerga abantaila maximoekin, eta berehalako likidezia, lehen ekarpenetik 10 urte igaro eta gero.
Honako hauek dira zuri eskaintzeko ditugun planak:
- Konfiantza CAN Aurreikuspena:
Aurreikuspen planaren inbertsio politika nabarmen kontserbatzailea den bazkide bati zuzentzen zaio, arrisku handiko inbertsioei muzin egiten dien horri.
Helburua da bazkidearen ondarea babestea, kreditu kalifikazio handia duten errenta finkoko aktiboetan inbertituta.
- Kudeaketa 15 CAN Aurreikuspena:
Aurreikuspen planaren inbertsio politika profil kontserbatzailea duen bazkide bati zuzentzen zaio, eta epe ertainean zein luzean emaitzak optimizatzea du helburu. Horretarako, inbertsioak balore mistoko zorro batera daude orientatuta, gehienez, plan osoaren ondarearen %25 ordezkatzen duten errenta aldakorreko aktiboekin.