Ekarpenak fiskalitatea
Pentsio planetara ekarpenak egiteak zerga pizgarri handiak dakartza: PFEZaren zerga oinarria murriztu eta, errenta aitorpena egitean, ordaindu beharreko zenbatekoa gutxitu edo bueltan jaso beharrekoa handitu egiten du.
Nafarroako Kutxan aukera guztiak eskaintzen dizkizugu: Aldian behin (hilean behin, hiru hilean behin, urtean behin) egin ditzakezu zure ekarpenak, aparteko ekarpenak egin ditzakezu eta bertan behera utzi, berrekin edo aldatu ere.
Komenigarria da ekarpenen zenbatekoa egokitzea, nahi den zerga onura lortze aldera. Estatuko zerga legediak pentsio planei esker egin daitezkeen murrizketen muga maximoak zehazten ditu. Hona hemen:
| 50 urte edo gutxiagoko partaideak |
8.000 euro urteko |
| 50 urtetik gorako partaideak |
12.500 euro urteko |
Partaide bakoitzak, bere aldetik, ekitaldian zeharreko lanaren eta enpresa nahiz lan jardueraren etekin garbien %30eko beherapena izan dezake gehienez ere. %50 urtetik gorakoek, aldiz, %50eko deskontua izango dute.
Arestian aipatutako mugak, pentsio planetara egindako ekarpenez gain, gizarte aurreikuspeneko mutualitateei, aseguratutako aurreikuspen planei eta zenbait aseguru modalitateri ere aplika dakizkieke batera.
Ikus dezagun, adibide baten bitartez, Nafarroan izaten den zerga aurrezkia 50 urtetik beherako pertsona batendako, soilik minimo pertsonala gutxitzen badu:
| 26.000,00 € |
3.700 € |
22.300 € |
7.800 € |
2.101,5 € |
| 35.500,00 € |
3.700 € |
31.800 € |
8.000 € |
2.358,4 € |
| 51.000,00 € |
3.700 € |
47.300 € |
8.000 € |
2.989,2 € |
| 66.000,00 € |
3.700 € |
62.300 € |
8.000 € |
3.360 € |
EZKONTIDEAREN ALDEKO EKARPENAK
Horrez gain, zure ezkontidearen lanaren edo enpresa nahiz lan jardueraren etekinak 8.500 eurotik beherakoak badira, edo etekinik ez badu, zure pentsio planetarako ekarpenak murriztu ditzakezu, gehienez ere urtero 2.000 eurora.
MINUSBALIATUEN ALDEKO EKARPENAK
Arestian aipatutako ekarpenetan eraginik izan gabe, 10.000 euro arteko ekarpenak egin daitezke partaide minusbaliatuen onura fiskalerako, baldin eta azken horrekin ahaidetasun-lotura baduzu.