(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Pentsio planak

Ilusio pixka batekin eta pentsio batek ematen duen sariarekin, proiektu berriz betetako etapa bihur daiteke erretiroa. Erretiratzean aparteko diru sarrerak izatea bermatzeaz gain, errenta aitorpena egitean aurrezten oso modu eraginkorrean laguntzen duen finantza produktua da. Aurreikuspen plana (EPSV) bada, gainera, berehalako likidezia du, 10 urteko antzinatasuna betetzen denean.Pentsio planek aparteko kapitala sortzen dute –erretiratzeagatik edo ezintasunagatik ordaintzen duten pentsioa osatzen duen kapitala, hain zuzen- eta, partaidea hiltzen bada, beste pertsona batzuei laguntzen diete.

Dituzten alde on nagusietako bat zerga pizgarriak dira. Lanaren etekintzat hartzen direnez, urteko ekarpenek PFEZaren zerga oinarria murriztu eta, errenta aitorpena egitean, ordaindu beharreko zenbatekoa gutxitu edo bueltan jaso beharrekoa handitu egiten dute, kasuaren arabera.

Nafarroako Kutxan, pentsio planen eta borondatezko aurreikuspen planen (EPSV) aukera zabala dugu, formula eta aukera desberdinak dituztenak. Zure arrisku profilaren arabera, zure premiak aintzat hartuta eta zure nahiak gure eginda, aukera onena hautatzen lagunduko dizugu. Gainera, zure planen artean ekarpenak eta traspasoak egiteko aukera eskaintzen dizugu Claveneten bidez, hau da, gure banku elektronikoaren bidez.

Planen bat baduzu kontratatuta, hemendik sar zaitezke Claveneten eta gure pentsio planekin eragiketak egin ditzakezu.

Aukera ezazu gehien interesatzen zaizuna, horren emaitzen berri izateko eta kontratatzeko:

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.