ASPI Gorakorra
Hil arteko errenta batez disfruta ezazu
Nafarroako Kutxaren ASPI Gorakorra (Aurrezte Sistematikoko Plan Indibiduala) sistemarekin, hemendik aurrera zure erretiratze pentsioa osatzeko aurreztuko duzu eta zure etorkizunaz inoiz ez bezala gozatuko duzu. Era berean, tratamendu fiskal hoberena edukitzeko aukera izanen duzu.
Abantaila nagusiak
-
Fiskalak
10 urtez aurreztu ondoren hil arteko errenta moduan disfrutatu eta ez duzu lortutako irabazien gaineko zergarik ordainduko.
-
Errentagarritasuna
Bermatua, modalitate gorakorrarekin. Hiru hilean behin, hurrengo epean interes tekniko aplikagarria jakinaraziko zaizu.
-
Likidezia
Lehen unetik eskuragarri eta, hirugarren urtetik aurrera, inolako penalizaziorik gabe.
-
Bizi asegurua
Titularra epemuga aurretik hil egiten bada, ondoren aipatuko ditugun zenbatekoetatik handiena jasoko lukete polizaren onuradunek: - Hil arte aldizka edo ohiz kanpo ordaindutako aurrezki prima guztien % 100 edo % 50 (bezeroak kontratua egindako momentuan hautatukoaren arabera), gehi hitzemanda dituen baina ordaindu gabeko primak.
- Momentu horretan planak duen balioa gehi 6.000 euro.
Banakako aseguruaren poliza, Can Bizitza eta Pentsioak, Aseguruen Sozietate Anonimoa konpainiarekin kontratatua. Helbidea: Arrieta kalea, 10, Iruña. IFK: A 31216948 zenbakia. Erregistratua dago Aseguruen eta Pentsio Fondoen Zuzendaritza Nagusian, C0653 kodearekin