Aurrezki plana erreskatatzen denean, sortutako errendimenduak PFEZaren aurrezkiaren oinarrian integratuko dira, eta ondoko karga-tasa aplikatuko zaie:
| | NAFARROA | EUSKADI | Lurralde komuna |
Zerga mota (aurrezkiaren oinarria) | 6.000€ raino..........18% Gainerakoa ...........21% | Gipuzkoan, 4.000€ raino .......20% Gainerakoa ..................23% Bizkaian eta Araban* 10.000€ raino......20% Gainerakoa...................22% | 6.000€ raino.......... 21% 6.001 etik 24.000€ raino.....25% Gainerakoa........................27% |
| Interesak atxikipen baten mende daude, zergaren konturako ordainketa gisa | 19% | 21% | 21% |
* Onartzeko zain dago
Garrantzitsua da azpimarratzea 2006ko urtarrilaren 20a baino lehen (Nafarroan eta Euskadin, 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen) kontratatutako bizi aseguru batzuetarako, zerga konpentsazioa aplikatuko zaiela aurreikusita dago.
Aseguru-hartzailea hiltzen bada, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga aplikatuko zaio onuradunari, eta ordaindu beharreko zerga jaso den aseguratutako kapitalaren araberakoa izango da. Benetako zerga aseguru-hartzailearen ohiko bizilekua dagoen autonomia erkidegoaren araberakoa izango da.