(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Fiskalitatea

Ohiko etxebizitzan egindako inbertsioek kenkaria dute PFEZaren zerga-kuotan, eta ondoko ezaugarriak ditu:

  • Kenkari-oinarria

    Urtean zehar ohiko etxebizitzaren amortizazioa, interesen ordainketa eta finantziazioari lotutako gainerako gastuak ordaintzera zuzentzen diren zenbatekoaren gainean aplikatzen da kenkariak (behean ikusiko ditugu horren mugak).

  • Kenkari-mota

    Oinarri-kenkariaren %15 kentzen da: %7,5 estatuaren aldetik, eta %7,50 erkidegoaren aldetik (autonomia erkidego batzuetan portzentaje bereziak onartu dira).
    Nafarroan bizi direnen kenkari portzentajeak, familia unitatea osatzen duten pertsona kopuruaren arabera ezartzen dira (%15, %18 edo %30). Kenkari portzentaje handiagoak aurreikusten dira (%20, %23 edo %35) babes ofizialeko, prezio tasatuko edo prezio libre mugatuko etxebizitzak erosiz gero, baldin eta kontratuak 2011-12-31 baino lehen ikus-onesten badira.
    Euskal Autonomia Erkidegoan bizi direnei %18ko kenkaria aplikatzen zaie, oro har. 35 urtetik beherako zergadunei nahiz familia ugariko titularrei, aldiz, %23koa.

  • Kenkari-oinarriaren urteko muga

    Goiko kenkari-portzentajeak zuzeneko inbertsioen zein ohiko etxebizitza erosteko edo zaharberritzeko maileguaren amortizazio, interes eta gainerako finantzazio gastuen gainean aplikatuko dira, baldin eta urtean ordaindu badira. Halaber, urtean zehar etxebizitzaren kontura egindako ekarpen guztien gainean aplikatuko dira. Mugak hauexek izango dira, betiere:

    NAFARROA EUSKADI GAINERAKOAK
    • 9.015 € aitorpen bakoitzeko (zerga banaka ordaintzeko erregimenean)
    • 21.035 € aitorpen bakoitzeko (zerga batera ordaintzeko erregimenean)
    12.000 € aitorpen bakoitzeko 9.015 € aitorpen bakoitzeko
  • Kenkari-oinarrien muga globala

    Ohiko etxebizitzaren inbertsioek eta etxebizitza kontura egindako ekarpen guztiek ezin dute izan ondoko zenbatekoak baino handiagoak (ohiko etxebizitzan egindako inbertsioengatik aplikatutako kenkaria horien guztien gainean egin ahal da, betiere, zergadunak aurkeztutako aitorpenetan) :

    NAFARROA EUSKADI GAINERAKOAK
    • 120.000 € aitorpen bakoitzeko (zerga banaka ordaintzeko erregimenean)
    • 240.000 € aitorpen bakoitzeko (zerga banaka ordaintzeko erregimenean)
    200.000 € zergadun bakoitzeko Ez dago muga globalik.

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.