Inbertsio fondoei ez zaie zerga aplikatzen PFEZan partaidetzen
transmisio edo ateratzea egiten den arte. Inbertsio fondoen arteko
traspasoak ez du zerga sortzen inbertitutako zenbatekoak behin betikoz
erabiltzen diren arte.
Orduan, ondare-aldaketa sortuko da, irabazia edo galera, hau da,
partaidetzen transmisio edo ateratze balioaren eta eskuratze edo
harpidetzea balioaren artean (eguneratua, Euskadiren kasuan), kontuan
hartuta eskualdatutzat jotzen direla lehenengoz eskuratu zirenak.
Horrela zehaztutako ondare irabaziek, 1994ko abenduaren 31 baino
lehen harpidetutako partaidetzen ateratzeetatik badator, kenkaria
izateko eskubidea izango dute.
Ondare-irabaziak galerekin
konpentsatu ahalko dira, baldin eta galdera horiek azaltzen badira beste
inbertsio fondo batzuen partaidetzen, akzioen eta/edo higiezinen
salmenten bidez; emaitza, positiboa bada, aurrezkiaren oinarrian
integratuko da, eta ondoko karga-tasa aplikatuko da zerga ordaintzean:
| NAFARROA | ESTADO |
| 6.000 euro arte | %20 | %21 |
| 6.000,01 euro arte 24.000 eurotik | %24 | %25 |
| 24.001 eurotik | %26 | %27 |
| GIPUZKOA |
| 4.000 euro arte | %0% |
| 4.001 eurotik | 23% |
| ARABA |
| 10.000 euro arte | 20% |
| 10.001 eurotik | 23% |
Emaitza negatiboa bada, hurrengo lau urteetan konpentsatu ahalko da.
Gainera, ondare-irabaziei atxikipena egingo zaie, zergaren konturako ordainketa modura:
| RETENCIONES FONDOS INVERSION (según domicilio fiscal partícipe) |
ESTADO | 21% desde el 1 de enero de 2012 |
NAFARROA | 19% hasta 22-2-2012 y 20% desde 23-2-2012 |
EUSKADI | 19% hasta 29-2-2012 y 21% desde 1-3-2012 |
Kasu guztietan, hasiera batean, 31-12-2013.
Bestalde, Nafarroan ez dira ondare gehikuntzei
dagozkien zergak ordaindu behar, betiere urtean zehar egindako
transmisioen zenbatekoa (inbertsio fondo, akzio eta higiezinen batura)
3.000 euro baino handiagoa ez bada aitortzaile bakoitzeko. Irabazizko
erregimenean dauden senar-emazteen kasuan, 6.000 eurokoa izango da
zenbatekoa.