Epe finkorako gordailuak dira E-gordailuak plus, errentagarritasun onena dutenak.
Soil-soilik 3.000 eurotik eta, gehienez ere, 150.000 euroraino kontrata dezakezu E-gordailua plus, eta zure beharretara hobekien egokitzen den epea aukeratu dezakezu, hilabete bat eta hemezortzi artean: :
| Produktua | Epea | UTBa | Likidazioa | Berritzea |
| E-gordailua plus 1 | 1 hilabete | %2,00 | Hilean behingoa | Mugaeguneratzean |
| E-gordailua plus 3 | 3 hilabete | %2,25 | Hilean behingoa | Mugaeguneratzean |
| E-gordailua plus 6 | 6 hilabete | %2,25 | Hilean behingoa | Mugaeguneratzean |
| E-gordailua plus 12 | 12 hilabete | %2,50 | Hilean behingoa | Mugaeguneratzean |
| E-gordailua plus 18 | 18 hilabete | %2,65 | Hilean behingoa | Mugaeguneratzean |
Kasu guztietan interesen likidazioa hilean behingoa da.
Produktu hau kontrata dezakete bezero berriek edo, Nafarroako Kutxako-Banca Cívica bezero izanda, saldoak handitzen dituzten bezeroek, dirua beste erakunde batzuetatik ekarrita edo eskudirua sartuta.
Helburu hauetarako, saldoa handitzea ez da diru-ateratzeetatik datorren dirua, barne traspasoak egitea, edo Nafarroako Kutxarekin kontratatutako produktuak mugaeguneratzea edo baliogabetzea.
Soil-soilik Internet bidez kontrata daitezke, Nafarroako Kutxaren banku elektronikoaren bidez: CívicaNet. Oraindik ez bazara CívicaNet erabiltzaile, orain eman dezakezu alta.
Gordailua mugaeguneratzen denean, automatikoki berrituko da epe berbererako, e-gordailuetarako une horretan indarrean dagoen tarifan.
Zenbatekoa izango da, gehienez ere, aurreko hilabetearen amaieran zuenarekin alderatuta, bezeroaren saldo globala handitu dena.