Etxebizitza kontura egindako ekarpenek kenkaria dute PFEZaren zerga-kuotan, eta ondoko ezaugarriak ditu:
- Kenkari-oinarria
Urtean zehar etxebizitza kontura egindako ekarpenen zenbatekoaren gainean aplikatzen da kenkaria, eta behean ikusiko ditugun mugak izango ditu.
- Kenkari-mota
| NAFARROA |
EUSKADI |
GAINERAKOAK |
| %15 / %18 / %30 (*) |
%18 |
%15 |
*Portzentajea %15ekoa da, oro har, %18koa, bi seme-alaba edo gehiago dituzten familia unitateentzat, eta %30ekoa, familia ugarientzat (baldin eta familia ugaritzat hartzeko beharrezko baldintzak betetzen badituzte abenduaren 31n).
- Kenkari-oinarriaren urteko muga
Zehaztutako kenkari-portzentajeak urtean zehar etxebizitzaren kontura egindako ekarpen guztien gainean aplikatuko dira; halaber, zuzeneko inbertsioen gainean zein ohiko etxebizitza erosteko edo zaharberritzeko maileguaren amortizazio, interes eta gainerako finantzazio gastuen gainean aplikatuko dira, baldin eta urtean ordaindu badira. Mugak hauexek izango dira, betiere:
| NAFARROA |
EUSKADI |
GAINERAKOAK |
- 9.015 € aitorpen bakoitzeko (zerga banaka ordaintzeko erregimenean)
- 21.035 € aitorpen bakoitzeko (zerga batera ordaintzeko erregimenean)
|
12.000 € aitorpen bakoitzeko |
9.015 € aitorpen bakoitzeko |
- Kenkari-oinarrien muga globala
Etxebizitza kontura eta ohiko etxebizitzaren gainerako inbertsioetara egindako ekarpen guztiek ezin dute izan ondoko zenbatekoak baino handiagoak (ohiko etxebizitzan egindako inbertsioengatik aplikatutako kenkaria horien guztien gainean egin da, betiere, zergadunak aurkeztutako aitorpenetan) :
| NAFARROA |
EUSKADI |
GAINERAKOAK |
- 120.000€ aitorpen bakoitzeko (zerga banaka ordaintzeko erregimenean)
- 240.000€ aitorpen bakoitzeko (zerga banaka ordaintzeko erregimenean)
|
200.000€ zergadun bakoitzeko |
Ez dago muga globalik. |
- Kenkari-oinarri diren ekarpenen jomuga eta epea
Etxebizitza kontura sartutako zenbateko guztiak ohiko etxebizitza erosi edo zaharberritzeko erabili behar dira (lehenengo ohiko bizitzak izan behar du lurralde guztietan, Euskadin izan ezik), ondoko epeetan:
| NAFARROA |
EUSKADI |
GAINERAKOAK |
| 10 urte, kontuaren irekiera-dataren zergaldiaren amaieratik |
6 urte, kontuaren irekiera-datatik (kasu batzuetan 8 urtera luzatu daiteke epea)
|
4 urte, kontuaren irekiera-datatik (kasu batzuetan luzatu egin daiteke epea)
|
Euskadin, etxebizitza kontuaren 6 urteko epea 2008ko urtarrilaren 1a eta 2009ko abenduaren 31 (2010eko abenduaren 31, Gipuzkoan) bitartean amaitzen bada, ohiko etxebizitzan inbertsioa egiteko epea 8 urtekoa izanen da kontua ireki zenetik zenbatzen hasita (8 urteko epe horretan eginiko inbertsioek %18ko kenkaria izateko eskubidea emanen dute).
Estatuan, etxebizitza kontuaren lau urteko epea 2008ko urtarrilaren 1a eta 2010eko abenduaren 30a bitartean amaitzen bada, 2010eko abenduaren 31 arte luzatuko da epea ohiko etxebizitzan inbertsioa egiteko (halere, 4 urteko epea amaitu eta gero eginen diren ekarpenek ez dute %15eko kenkaria izateko eskubidea emanen).