(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Segurtasuna

Zure eragiketen segurtasuna zure esku ere badago. Hona hemen kontuan hartu beharreko zenbait gomendio:

  • Nafarroako Kutxak ez dizu inoiz zure sarbide koderik telefonoz edo posta elektronikoz eskatuko. Horri buruzko jakinarazpenik jasoz gero, ez eman inolako daturik eta jar zaitez harremanetan zure bulegoarekin edo deitu Nafarroako Kutxako Lineara: 948 222 333 – 902 468 000
    Inork ere ez ditu zure kodeak jakin behar; ez jakinarazi inori, ez idatzi ageriko tokietan.
  • Hartu egoki jotzen dituzun neurriak, inork ere zure kodeak ikus ez ditzan, haiek tekleatzen dituzunean.
  • Zure ordenagailua beste erabiltzaile batzuek ere erabiltzen badute, onena da zure nabigatzailearen cachea hustutzea eta, aldi berean, pasahitzak automatikoki gordetzeko aukera ematen duten funtzioak desaktibatzea. 
  • Ordenagailu “seguru” batetik konektatu behar duzu, antibirusa eta halakoak eguneratuak dituen batetik, . Ez konektatu ziberkafe eta halakoetan.
  • Egiaztatu behar duzu nahi zenuen orrialdean sartu zarela. Egiaztatu orrialde seguru batean sartu zarela (https)
  • Sakelako telefonora edo posta elektronikora alertak bidaltzeko zerbitzua konfiguratu ahal duzu; horrela, mezua bidaliko dizu horrek CivicaNeten sartzen zarenean edo zure kontuan traspaso edo transferentzia bat egin denean. CivicaNeten sartu eta gero konfiguratu ditzakezu horiek.

Zein ezaugarrik bermatzen du gure zerbitzaria segurua izatea?

  • Autentikotasuna: baduzu zure datuak Nafarroako Kutxako zerbitzarira jakinarazten dituzunaren segurtasuna.
  • Konfidentzialtasuna: inork datuak harrapatzen baditu, ezin izanen ditu interpretatu, enkriptatuak daudelako.
  • Integritatea: datuak Kutxako zerbitzarira iristen dira inolako aldaketarik gabe.
  • Zerbitzari seguruak SSL (Secure Socket Layer) protokoloa erabiltzen du eta datuak enkriptatzen ditu RSA deritzon zifratze sistemaren bidez. Kode publiko batean eta kode pribatu batean oinarritutako sistema da. Internet bidez doazen datuak soilik zure nabigatzaileak deszifratuko ditu, bai eta zerbitzari seguruak ere.
  • Leku seguruan zaudela jakinen duzu URL honela hasten delako: ‘https:’ eta nabigatzailearen beheko eskuin izkinean giltzarrapo itxia edo giltza bat agertzen delako.

Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.