Inolako kezkarik izan ez dezazun, Nafarroako Kutxak "gune segurua" ziurtatzen duen agiria lortu du, Verisign etxeak emana. Etxe hori munduko konpainiarik garrantzitsuenetakoa da interneteko segurtasun kontuetan.
Gure web orriaren bidez, zure kontuen bidezko eragiketarik egin nahi baduzu, www.civicanet.es helbidean konfiantza osoz mugituko zara, inor ere ez baita zure datuak deszifratzeko gauza izanen.
CivicaNet-en egiten diren eragiketa guztiek zerbitzari segurua erabiltzen dute, SSL (Secure Socket Layer) protokoloa baliatuta. Horrek eragiketa guztien SEGURTASUNA eta KONFIDENTZIALTASUNA ziurtatzen ditu.
CivicaNet erabiltzeko, zuk ez beste inork ezagutzen dituen kode batzuk behar dira. Kode horiek zure identitatea Nafarroako Kutxaren aurrean ziurtatzeko bitartekoa dira. Kode horien erabilerak baliozkotasuna emanen die zuk emaniko aginduei.
- Erabiltzailearen identifikazioa
Erabiltzailearen identifikazioa bakarra izanen da eta paregabea. Kutxak emanen dizu eta honela osaturik dago: kontratu zenbakia eta erabiltzaile izen laburtua (adibidea: 20114BGARCIAL). - Sarrera kodea
Nafarroako Kutxak gutunazal pertsonalizatuan emanen dizu sarrera kodea, sinadura kodearekin batera, kontratua formalizatzen duzunean. CivicaNet-en sartzeko, zure identifikazioa eta sarrera kodea eman beharko dituzu. Horrela, identifikaturik geldituko zara eta zure kontuen gaineko edozein kontsulta egin ahal izanen duzu. - Sinadura kodea
Zenbait eragiketetako segurtasuna indartzeko, sinadura kodea ezarri da. Gure sistema informatikoak jaulki eta bidaltzen du modu automatikoan, eta gure langileek ez dute huraxe ezagutzeko aukerarik. Horrek parada emanen dizu denetariko diru eragiketak egiteko, bai eta fondoen mugimendua dakarren eragiketa oro ere. Inor sartzen saiatzen bada kode okerra erabilita, identitatea faltsutzeko saioa izan daiteke. Beraz, Kutxak bloketatuko ditu. Gogoratu: zure pribatutasuna bermatzeko, aldatu ahalik eta lasterren zure hasierako kodeak. Onena da sisteman sartzen zaren lehen aldian egitea. Zure ardurapean dago kode horiek gorde, aldatu eta inori ez jakinaraztea. Eragiketa jakin batzuk egiteko, sinadura kode honetaz gainera, beste kode gehigarri bat eskatuko dizugu; hori eman diguzun sakelako telefonoaren zenbakira bidaliko dizugu edo token batek sortua izanen da (kodeak sortzeko gailua da hori)