(edukira joan)

Online posta

Online posta

Segurtasuna bermatua dago erabat

Inolako kezkarik izan ez dezazun, Nafarroako Kutxak "gune segurua" ziurtatzen duen agiria lortu du, Verisign etxeak emana. Etxe hori munduko konpainiarik garrantzitsuenetakoa da interneteko segurtasun kontuetan.

Gure web orriaren bidez, zure kontuen bidezko eragiketarik egin nahi baduzu, www.civicanet.es helbidean konfiantza osoz mugituko zara, inor ere ez baita zure datuak deszifratzeko gauza izanen.

CivicaNet-en egiten diren eragiketa guztiek zerbitzari segurua erabiltzen dute, SSL (Secure Socket Layer) protokoloa baliatuta. Horrek eragiketa guztien SEGURTASUNA eta KONFIDENTZIALTASUNA ziurtatzen ditu.

CivicaNet erabiltzeko, zuk ez beste inork ezagutzen dituen kode batzuk behar dira. Kode horiek zure identitatea Nafarroako Kutxaren aurrean ziurtatzeko bitartekoa dira. Kode horien erabilerak baliozkotasuna emanen die zuk emaniko aginduei.

Zein ezaugarrik bermatzen du gure zerbitzaria segurua izatea?

  • Autentikotasuna: baduzu zure datuak Nafarroako Kutxako zerbitzarira jakinarazten dituzunaren segurtasuna
  • Konfidentzialtasuna: inork datuak harrapatzen baditu, ezin izanen ditu interpretatu, enkriptatuak daudelako.
  • Integritatea: datuak Kutxako zerbitzarira iristen dira inolako aldaketarik gabe.

Zerbitzari seguruak SSL (Secure Socket Layer) protokoloa erabiltzen du eta datuak enkriptatzen ditu RSA deritzon zifratze sistemaren bidez. Kode publiko batean eta kode pribatu batean oinarritutako sistema da. Internet bidez doazen datuak soilik zure nabigatzaileak deszifratuko ditu, bai eta zerbitzari seguruak ere.

Leku seguruan zaudela jakinen duzu URL honela hasten delako: ‘https:’ eta nabigatzailearen beheko eskuin izkinean giltzarrapo itxia edo giltza bat agertzen delako.


Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.