(edukira joan)

Online posta

Online posta
  • Aukerarik izanen al dut nire korrespondetzia guztia zerbitzu honen bidez kontsultatzeko?
    Aukera izanen duzu Nafarroako Kutxak bidaltzen dizkizun agiri gehienak kontsultatzeko, baina etxean jasotzen segituko duzu formalki edo legez zure ohiko postara igortzen segitu behar ditugun agiriak.
  • Zerbitzu hau eskatzean, utziko al diot posta bidezko gutunak jasotzeari?
    Nahi baduzu, utziko diozu gutunak ohiko postaz jasotzeari eta agiriak internet bidez kontsultatu ahal izanen dituzu. Eta e-posta aktibatzea deritzon aukera hautatzen baduzu, jakinarazpen guztiak zure e-postara bidaliko dizkizugu eta, jadanik, ez dituzu zure etxean jasoko.
  • Ba al dut korrespondetzia ohiko postaz berriz jasotzeko aukera?
    Ohiko posta zerbitzua berriz martxan jartzeko eskatzen ahalko duzu, nahi duzun bakoitzean.
  • Eta agiriren bat paperean behar badut?
    Baduzu aukera huraxe kontsultatu eta inprimatzeko. Baina inprimagailurik ez baduzu edo egiaztagiri ofiziala behar baduzu, baduzu kopia bat edozein bulegotan lortzeko aukera. Bestela, deitu gure telefono bidezko arreta zerbitzura, 948 222 333, egun osoan.
  • Zerbitzuak ba al du inolako kosterik?
    Internet bidezko posta zerbitzua doakoa da erabat. Aski duzu gure banku elektronikoko bezero izatearekin, CivicaNet-eko bezero, alegia.

Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.