(edukira joan)

Online posta

Online posta

Har ezazu alta dohainik CivicaNet bidezko internet posta zerbitzuan. Hona hemen egin beharreko pausoak, internet bidez zure korrespondentzia eroso eta erraz kontsultatzeko:

  1. Sar zaitez zerbitzuan CivicaNet-eko zure kodeen bidez, eta oraindik ez bazara bezero, kontratatu orain dohainik zerbitzua.
  2. Korrespondentzia atalaren barnean, sakatu aukera hau: alta zerbitzuan.
  3. Baldintza orokorrak onartu beharko dituzu eta CivicaNet-eko zure sinadura kodearekin sinatu.
  4. Jarraian, hiru aukera izanen dituzu zure korrespondentzia kontsultatzeko:
    • Postak kontsultatzea: baduzu kontsultak egiteko aukera, nahi duzun bakoitzean.
    • E-posta aktibatzea: kontsultatzeaz gain, jakinarazpen berri bakoitzarekin posta elektroniko bat jaso nahi baduzu, posta kontu bat adierazi beharko diguzu, korrespondentzia bidali diezazugun. Aukera horren bidez, utziko diozu ohiko posta zure etxean jasotzeari, behin aukera hori eskaturik.
    • Posta igorpena bertan behera uztea: baduzu aukera zure etxerako agirien posta igorpena bertan behera uzteko eskaria egiteko aukera. Beti korrespondentzia kontsultatzeko aukera izanen duzu eta, nahi duzun bakoitzean, posta igorpena berriz martxan jartzeko eskatzen ahalko duzu.
  5. Behin behar duzun aukera aktibaturik, zerbitzu hau eskura izanen duzu, eta erabili ahal izanen duzu zure kontuan, jakinarazi beharreko mugimendurik gertatu bezain laster.

Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.