(edukira joan)

Online posta

Online posta

Internet bidezko posta zerbitzua erabiltzen baduzu, ohiko postaz ahaztuko zara eta aukera izanen duzu zure korrespondentzia Clavenet bidez kontsultatzeko. Horrela, denbora aurreztuko duzu eta erosotasun nahiz segurtasun handiagoa izanen duzu. Oso erraza da: sar zaitez Clavenet barnean zure kodeen bitartez, eta sakatu posta aukeran.

Zerbitzua kontratatzen duzun une beretik, aukera izanen duzu Nafarroako Kutxak zuretako sortzen duen korrespondentziaren hileko laburpenak kontsultatzeko, zure ordenagailuan artxibatzeko eta inprimatzeko. Horrez gain, begira zenbat gauza ere egiten ahal dituzun:

  • Zure kontuen hileko laburpenak ikusi
  • Zure transferentzien kopia egin.
  • Ordaindu dituzun ordainagiriak ikusi: argia, telefonoa.
  • Ordainketa eta kobrantza jakinarazpenak ikusi.
  • Interesen likidazioak ikusi.
  • Eta askoz ere korrespondentzia gehiago.

Nahi baduzu, Internet bidezko posta zerbitzua erabilita, utzi ahal izanen diozu ohiko posta bidez etxean jasotzen duzun dokumentazio guztia hartzeari.

Clavenet bidez zure korrespondentzia kontsultatzeaz gain, aukera ere baduzu huraxe zure posta elektronikoaren bitartez jasotzeko (e-posta). Halaber, eskaria egin dezakezu, zure etxerako posta zerbitzua bertan behera uzteko.

Nafarroako Kutxak ohiko postaz bidaltzen segituko du formalki edo legez bide horretatik igorri behar diren agiriak. Eta edozein unetan izanen duzu ohiko posta zerbitzua berriro martxan jartzeko eskaria egiteko aukera.


Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.