Ordainketa segurua Interneten
Internet eroso eta seguru gerta dakizun, Interneteko Ordainketa Seguruak zure datu guztiak gordetzeaz gain, sarean mugitzen ere laguntzen dizu. Hitz batean, nabigatzen ari zaren bitartean gidatuko zaitu.
Segurtasun handikotzat izendatutako dendetan (MasterCard SecureCode eta Verified by Visa logoek identifikatuta), lasai sartu zure egiazko txartelaren datuak, ordainketa egiteko.
Behin dendaren web orrian erosketa bukatuta, Nafarroako Kutxak leiho mugikor bat irekiko du, non jarraibideak bete beharko dituzun, Kutxaren aurrean zure burua identifikatzeko eta eragiketa baimentzeko. Nafarroako Kutxak ez du ordainketa onartuko Interneteko Ordainketa Seguruan duzun pasahitzaren bidez identifikatzen ez zaren bitartean.
Gainerako dendetan, hau da, MasterCard SecureCode eta Verified By Visa logorik ez duten haietan, Vini morroi birtualak laguntza ere ematen ahal dizu Interneteko zure erosketak ordaintzeko. Zehazki, parada ematen dizu bere txarteletako bat zurearen ordez erabiltzeko; horrela, zure txartela Internetetik aparte mantendu ahal izanen duzu. Ziurtagiririk ez duten dendek ez dituzte inoiz zure txarteleko datuak ikusiko eta, beraz, ezin izanen dute huraxe modu desegokian erabili. Geroago, Vinik zure kontuan zordunduko du kargua.
Oso erraza da zerbitzu honetaz gozatzea. Hona hemen:
.
Orduz geroztik, zerbitzu honen abantailak zure eskura egonen dira.
Nola kontrolatzen ditu zure ordainketak?
Vinik eragotz dezake zure egiazko txartela interneten erabilia izatea. Horrela adierazten baduzu, atzera botako du txartel horren bidez egiten saiatzen den edozein ordainketa.
Internet bidez erosteko, soilik erabili ahla izanen dituzu Vinik, zurearen ordez, eskaintzen dizkizun txartelak eta sekulan ez zure egiazko txartela. Horrela ziur egonen zara zure txartelaz sarean egin duzun erabileraz. Gainera, Vinik jakinarazten dizu ordainketa bat gertatzen den bakoitzean, zure mugikorrera edo zure posta elektronikoko postontzira mezu bat bidalita. Horrela, Vinik zure ordainketak kontrolatzen laguntzen dizu.
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: