(edukira joan)

Ordainketa segurua Interneten

Ordainketa segurua Interneten

Interneteko Ordainketa Segurua (Vini ere esaten zaio) sarean mugitzen eta erosten lagunduko dizun morroia da eta, hartara, garrantzi handiko lau eginkizun egiten ditu:

1. Interneteko Ordainketa Seguruak zure ordez ordaintzen du eta, horren bidez, segurtasunik handiena dakar, bai eta konfidentzialtasunik handiena ere.

Ez baduzu zure txartel zenbakiak Interneten barna bidaiatzerik nahi, Vinik bat emanen dizu. Horretarako, esan ezazu zein den erosketak ordaintzeko erabili nahi duzun benetako txartela eta kito.

Orduan, morroiak txartel zenbaki bat eskainiko dizu, hark berak sortutakoa, eta zenbaki hori idatziko duzu erosketa egiten ari zaren dendako galdetegian, zure zenbakiaren ordez.

Dendak ordainketa eskatzen duenean, Vinik egiazko txartelera pasatuko du, baina zure zenbakia ez da sarean ikusgai egonen, ez dendan, ezta inon ere. Horra zeinen erraza den.

2. Zure gastuak kontrolatzen ditu eta esaten dizu zenbat gastatu duzun edo, are gehiago, gastuak eragotzi ere eragozten ditu.

Gainera, aukeran badituzu beste zerbitzu batzuk, Interneteko ordainketa eragiketei lotuak:

  • Aukera ematen dizu beraren bidez egin dituzun eragiketa guztiak kontsultatzeko.
  • Eragozten du zure benetako txartela Interneten erabiltzea, bere laguntzarik gabe. Zerbitzu horri esker, zure txartela soilik Interneten arituko da zuk aukera honen bidez eragiketarik egiten baduzu: "Interneteko Ordainketa seguruak zure ordez ordaintzen du".
  • Abisatuko dizu -zure mugikorrera bidalitako mezu laburraren edo posta elektroniko baten bidez- noiz egin den Interneten erosketa bat zure txartela erabilita.

3. Visa-MasterdCard Ordainketa Segurua MasterCard SecureCode eta Verified By Visa sistemen bidez.

Osotara seguruak izendaturik dauden dendetan (MasterCard SecureCode eta Verified by Visa logoen bidez identifikatuak), baduzu aukera zure benetako txartelaren datuak sartzeko, ordainketa egiteari begira. Datuak txartelaren plastikoan daude.

Behin dendaren web orrian erosketa bukatuta, Kutxak leiho mugikorra irekiko du, non jarraibideak bete beharko dituzun Kutxaren aurrean identifikatzeko eta eragiketa baimentzeko.

Kutxak ez du ordainketa onartuko zure Vini pasahitzarekin identifikatuta ez zauden bitartean.


Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.