-
Atzerritik sar naiteke?
Atzerrian egonik ere zerbitzu honetan sartu ahal izango zara, betiere, zauden herrialdeak roaming akordioak hitzarturik baditu zure telefono operadorearekin.
-
Zein eragiketa egiten ahal ditut?
Can mugikorrean sartzen bazara, honako eragiketa hauek egin ahal izango dituzu:
- Korporazio informazioa
- Clavenet*
- Kontuak
- Txartelak
- Baloreak
- Fondoak
- Pentsioak
- Merkatuak
- Dibisak
- SMS bankua
- Mercatuak
- Azken albisteak
- Kotizazioak
- Bezeroaren arreta
* Gogoan izan Clavenet-en sartu ahal izateko banku elektronikoko bezero izan behar duzula. Izan ere, identifikatzeko, erabiltzaile izena eta sarrera kodea sartu behar dituzu, Internet bidez www.clavenet.net helbidean sartzen zarenean egiten duzun moduan.
Beste batzuetan, gainera, sakelakoa kargatzeko, transferentziak egiteko, eta baloreak saltzeko eta erosteko, sinadura elektronikoa sartu beharko duzu..
Oraindik ez bazara Clavenet-eko bezero, hemen eman ahal duzu izena, dohainik.
-
Sartzeko pasahitzak aldatu ahal ditut?Pasahitzak aldatu ahal izateko (sarrera kodea eta sinadura kodea),
www.clavenet.net helbidera jo behar duzu, eta hor Erabilgarritasunak / Kodeak aldatzea aukera hautatu behar duzu. Gainerakoan, Bezeroaren Arretarako 948 222 333 edo 902 468 000 zenbakira deitu ahal duzu.
-
Zer gertatzen da sakelakoaren zenbakia edo sakelakoa bera aldatzen badut?
Sakelakoa edo horren zenbakia aldatzen baduzu, ez duzu ezer berezirik egin behar. Zerbitzua inolako arazorik gabe erabiltzen jarraitu ahal duzu.
-
Segurua al da?
Nafarroako Kutxaren zerbitzua da Can mugikorra, eta, honenbestez, segurtasun osoa duzu bankuko eragiketak egin ahal izateko.
Nafarroako Kutxaren eta zure sakelakoaren artean igortzen diren datu guztiak enkriptaturik doaz, SSL sistemen bidez 128 biteko zifratuarekin gailutik bertatik.
Eragiketak egin ahal izateko, ezinbestekoa da Clavenet-en erabiltzen dituzun sarrera eta sinadura kodeak erabiltzea, hain zuzen ere, zuk bakarrik dakizkizun kodeak erabiltzea. Kode horiek zure nortasuna Nafarroako Kutxari egiaztatzeko modua dira, eta horiek erabiltzeak ematen dituzun aginduak gauzatzeko balio izango du.