Koordinatzailea: Alberto Alonso Ureba jauna
Ondoko eztabaidagaiak izan ziren:
- Eztabaidaren xede dira enpresetako gardentasun printzipioa izeneko horren eragina jasotzen duten alderdiak. Lehenik eta behin, enpresetan izan beharreko gardentasunaren eskakizunaren oinarria bera planteatzen da.
- Era berean, enpresaren hainbat esparru aztertzeko helburua dago, hots, gardentasun printzipioaren proiekzioa jasotzen duten alorrak (jabetza, kudeaketa, jarduera, ondarea...). Horretarako, bateragarritasuna lortzeko arazoak kontuan hartuko dira, aipatutako gardentasun eta merkatuetan izaten den lehiakortasunaren artekoak, hain zuzen, zentzu bikoitzean:
- Lehiakortasun arrazoiak direla eta, zer alderdik gelditu behar duten enpresaren barneko esparruan.
- Zein diren jakinarazi beharreko gainerako alderdiak, enpresekin harremanak dituzten interes taldeei eman beharrekoak (stakeholders izenekoak: bezeroak, hornitzaileak, erregulatzen duten entitateak, etab.)
- Halaber, gardentasunaren eraginkortasunari dagokionez, honako hauek planteatzen dira:
- Mekanismorik egokienak.
- Horien izaera: aukerakoa edo derrigorrezkoa.
- Kontrol-tresnak.
- Zehapenak ezartzeko egokitasuna. Zehapen motak eta mailak.
- Bestalde, komenigarria da ondokoak aztertzea:
-
- Gardentasun jokoari dagoenez, gaur egun zer gertatzen ari den ondoko esparruetan: Gizarte Erantzukizun Korporatiboa, Enpresa Handiak Zuzentzea, Kapitalen Mugimendua...
- Gai honetan nolako jokaera izaten ahal duten nazioarteko erakundeek, pribatuek zein publikoek.