(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

Natur baliabideen jabetza eta erabilgarritasuna

Koordinatzailea: Concha Osácar andrea

Ondoko eztabaidagaiak izan ziren:

  1. Kontzeptuak zer hartzen duen bere baitan: barnean dauden egoerak mugatzeko eta, azken batean, erabiltzeko eta banatzeko arazoei nola egin aurre.
  2. Gaur egungo munduan arazoak zer tamaina duen. Izan ere, gune fisiko desberdinekin duen lotura horrek baldintzatuko du irtenbide mota, erabilgarritasuna lortzeko sortzen diren arazoei emanen zaiena, hain zuzen. 
  3. Oinarrizko baliabideen nolakotasunaren gaineko irizpideak finkatzea: oinarrizko baliabideen "bidezko esleipena".
  4. Ondoko bi alderdien gaineko gogoeta: oinarrizko baliabideen erabilgarritasuna bideratzen duen "gizarte funtzioa" eta botere publikoen "bidezko esku hartzea" gauzatzeko aukera, esleitzeko eta banatzeko mekanismoei dagokienez. Zer aukera dago gai honetan "erabaki politikoa" hartzeko, jokoan dauden interesak kontuan harturik?
  5. "Administrazio eskumenari" dagozkion alderdiak, bai jabetzan, bai erregulazioan. 
  6. Politika eta erakunde eremu zabalagoen eragina oinarrizko baliabideen arazoetan.
  7.  Arazoaren dimentsio teknikoa, kontuan harturik baliabide teknologikoen erabilgarritasunak eta beren finantzaketak erabat baldintzatzen dutela oinarrizko baliabideen erabilgarritasuna (adibide gisa, aski da ondoko teknika hauen erabilgarritasuna gogoan izatea: itsasoko ura gatzgabetzeko teknikak, edateko ur bihurtzekoak; energia baliabideak berriztagarriak izan ala ez; potentzial nuklearra duten elementuak; botikak ekoizteko patenteak; nekazaritzako elikagaiak garatzeko bideak, etab.)
  8.  Baliabideak lortzeko eta erabiltzeko arazoaren dimentsio teknikoa, arestian aipatua, erlazionatu behar da gaur egungo "klima aldaketarekin", teknologia intentsiboak erabiltzeak ageriko inpaktua eragiten baitio natur inguruneari, esparru guztietan (lurrean, itsasoan, airean, eta abarrean)
  9.  Gogoetak gaur egungo egoera kontuan hartu beharko luke zehazki (petrolioaren prezioa, lehengaien eta elikagaien urritasuna, inbertsioak finantzatzea, etorkizunen eta aukeren merkatuak bideratzeko era berria, etab.)

© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.