Saviálogos Nafarroako Kutxako komunitate bat da, diziplina anitzetako 50 aditu baino gehiago dituena: filosofia, zuzenbidea, finantzak, soziologia, zientzia... Horiek guztiak, herrialdean zein nazioartean ospe handiko profesionalak dira. Ardura handiko karguetan aritzeaz gainera, argitalpen anitzetan ere idatzi dute (liburuetan, aldizkarietako artikuluetan eta erreferentziazko komunikabideetan).