Emakumeek, bai bezero moduan eta bai profesional moduan ere, gogokoen duten finantza erakundea izan nahi dugu. Hori dela eta, emakumeak gerturatzea bultzatzeko beharrezkoak diren mekanismoak sortzea erabaki dugu, baita emakumeak enpresaren maila eta arlo guztietan hartuko dituen egitura ezartzea ere.
Kanpo eta barne jarduera guztiak berrikusteko konpromisoa hartu dugu aukera berdintasuna bermatzeko. Halaber, barne politikak garatzen ari gara aniztasuna bultzatzeko (genero, gizarte eta kultur aniztasuna), talde profesionalaren oinarrizko balioa baita.
Lanean hasteko, 800 bezerorekin eta 100 langilerekin —guztiak emakumeak— mintzatu gara, gabeziak, zailtasunak eta desorekak aurkitzeko. Era berean, erreferentzia gisa hartu ditugu berdintasun neurriak garatzen aitzindariak diren Europako iparraldeko herrialdeak.
Urte hauetako lanen emaitzak gure webgunean aurkituko duzu. Hala ere, begiak guztiz irekita jarraitzen dugu. Eta aitzinatzen jarraitzeko, zure eskarmentua eta ideiak kontuan hartzen ditugu.
Parte hartu Pluralcan Komunitatean:www.pluralcan.com