(edukira joan)
Tv Can
Broker Online
Banku elektronikoa
Enpresak
Bulegoak eta Kutxazainak
English
Català
Castellano
bilatzailea
Zure eskubideak
Gure eginbeharrak
Zer behar duzu?
Parte hartu
Harremanak
Ezagut gaitzazu
Gauzatu zure eskubideak
Baliatu gure espazioak
Miatu Can komunitateak
Lagundu hobetzen
Edukiaren tresnak
Hasiera
>
Parte hartu
>
Miatu Can komunitateak
>
Pluralcan
>
Konpromisoak gure profesional emakumeekin
Konpromisoak gure profesional emakumeekin
Amatasuna dela eta, laguntzeko eta ordezkatzeko protokoloa:
amatasuna biologikoa edo adopziozkoa izan, zuzendaritzan eta pertsonen garapenean erantzukizunezko egitekoak dituzten zuzendari emakume eta zuzendari aurreko emakumeek ziurtatuta dute hor jarraitzea eta aukera berdintasuna izatea amatasuneko baimena duten bitartean. Ama izango dela adierazten duen unetik bertatik jakingo du nork ordezkatuko duen. Amatasuneko baimena hasteko aurreikusita dagoen data baino hiru hilabete lehenago hasiko dira ordezkapena prestatzen eta baimen horren ondorengo hilabetean egitekoak partekatuko dituzte.
Lan ordezko tokietan egitea:
aurrez aurreko lanaren kultura alde batera utzi eta gure profesionalei, malgutasuna eskatzen duen egoera pertsonal berezia dutenei, bulegoan bertan egongo balira bezala, funtzio berberak egiteko aukera ematen dien hornikuntza mugikor baten bidez, askatasun handiena ematen diegu.
Lanaldia murriztea, soldata murriztu gabe.
0 eta 3 urte bitarteko seme-alabak dituzten CAN Taldeko profesional guztiek lanaldia murriztu ahal izango dute urtebetean –hain zuzen, bi ordu-, soldatan eraginik izan gabe.
Lanaldia murriztea eta eskolako egutegiarekin bateratzea.
40 urtetik gorako emakumeek –lanaren arloan sartzeko zailtasunik handienak dituen taldeetako bat osatzen dute- lanaldiaren erdian bakarrik lan egiteko aukera dute ikasturtean.
Sexu jazarpenaren eta sexu bereizkeriaren aurkako protokolo bat kaleratzea.
Sexu jazarpenaren gaineko gure printzipio adierazpena da, salaketen aurrean nola jokatu behar den markatzen duena.
Merkataritza sarearekin izan beharreko bileren protokoloa.
Antolaketako bide bakarra ezartzea bileren egutegi begirunetsuak bermatzeko, aurretikako gidoia eta gutxi gorabeherako iraupena dutela.
Denboraren kudeaketarako prestakuntza.
Denbora kudeatzeko prestakuntza programa. Bulegoan eraginkortasuna lortzeko antolakuntza praktika onenen eskuliburua egiteko asmoa hartzen du programa honek.
Zuzendaritzako bulegoak 19:45ean ixtea.
Genero esklusibotasuna alde batera uztea
zenbait lanpostutan, besteak beste, zaintza lanpostuetan (emakumeek egin ahal izatea), eta garbitasun edo idazkaritza lanpostuetan (gizonek egin ahal izatea).
Talde paritarioak bultzatzea
, Bezeroaren Arretarako arlo guztietan eta Cancha guztietan.
Emakumeen Lidergoa I. Ikastaroa
eman zitzaien erakundeko 17 zuzendari emakumeri. Emakumeen eta gizonen arteko kultura desberdintasunetatik abiatuta, estrategia jokaera eta zuzendaritzarekin lotutako pentsamoldea trebatzera bideratuta egon zen, hain zuzen.
Hizkuntza ez sexistaren eskuliburua argitaratzea.
Barnean aplikatzeko gida honek generiko unibertsalen erabilera ezartzen du eta emakumearentzat esanahi gutxiesgarriak izan ditzaketen edo desberdintasuna eragiten ahal duten terminoak alde batera uztea dakar.
Gizabidezko bankaren komunitatea
Eurecan
Tribucan
Pluralcan
Egungo gizartea eta emakumea
Konpromisoak gure profesional emakumeekin
Konpromisoak gure bezero emakumeekin
Nola baloratzen gaituzten
Helburuak
Iradokizunak
Saviálogos
Bezeroaren arreta
24h. Telefonoa
948 222 333 - 902 468 000
Gurekin bat egiteko:
Lege-oharra
Pribatutasuna
Iragarki ohola
Inbertitzaileentzako informazioa
MIFID Informazioa
Eskuragarritasuna
Mapa web
Nafarroako Kutxaren Informazio Korporatiboa
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.