CANen erraztasunak jartzeko konpromisoa hartu dugu, bizitza pertsonalaren eta lan bizitza orekatuak izan daitezen Gainera, fase guztietan lagundu nahi diegu enpresa munduko bideari ekiteko arriskua beren gain hartzen duten horiei.
Zerbitzuak
- Harreman profesionalerako sareak; lan eta praktika hobeen bilerak egitea enpresaburu eta zuzendari emakumeekin. Ikasteaz gainera, topaketa hauen bidez esperientzia berriak sartzen ahal dira lan ondarean eta ondare pertsonalean. Horien helburua da gizarte sare bat osatzea, emakume profesionalaren eginkizuna bultzaturik, bere lan jarduera dirdiratsuagoa eta ikusgarriagoa izan dadin. Horrela, laguntzen dugu enpresa, lanbide eta gizarte ingurune aberatsago, koherente eta modernoagoa sortzen.
- Prestakuntza tailerrak, profesionalen arteko topaketak, hitzaldiak
- Komunitate honetako profesionalei doako guneak ematea, fisikoak (Cancha bulegoak) zein birtualak (Pluralcan bloga)
- Aholkularitza pertsonala, irabazi asmorik gabeko zure asoziazioak laguntza ekonomikoa lor dezan ‘Zeuk aukeratzen duzu: zeuk erabakitzen duzu’ ekimenaren bidez
- Eremu berezia Pluralcan Komunitateko kideentzat. CANeko profesionalek zuzenki ematen ahal dizute laguntza
- Komunikazio hizkuntza egokitu dugu, gure finantza produktuen lehen titularraren generoaren arabera.
Produktuak
Egungo gizarteak dituen beharrei erantzuten diegu berariazko finantzaketa hauen bidez. Produktu hauei buruzko informazio gehiagorik behar izanez gero, zure ohiko bulegora jotzen ahal duzu, edo, bestela, bezeroarendako gure arreta zerbitzura deitu: 948 222 333 – 902 468 000
- CAN Ikasketa Aurreratuak: Enpresariendako prestakuntza jasotzea errazten du.
- Vitacredit Emakume enpresariak: Enpresa jarduera bat jartzeko eta funtzionatzeko behar diren beharretarako.
- CAN Aseguruen Kontu Bakarra: Aseguru guztiak hileko prima bakar batean zatikatzea ahalbidetzen du.
- CAN Telelana: Zure etxerako lan ekipo bat lortzen laguntzen dizugu.
- CAN Eszedentzia: Laguntza ekonomikoa ematen diegu seme-alabak zaintzeko eszedentzia bat eskatzen duten horiei.
- Adopzio Kreditua: Adopzio prozesu batean dauden gastuei aurre egiteko.