Ekintzaile batek negozio ideia bat duenean, ideia hori abian jartzeko aholkularitza eta laguntza behar izaten ditu. Nafarroako Kutxak horiek eskaintzen ditu, helburu hori lortu ahal izateko bideratu behar diren izapideen eta ematen dituzten diru laguntzen informazio guztiarekin batera.
Bana-banako laguntza hori ez zaio finantza euskarri batera mugatzen, baizik eta ideia horren bideragarritasuna ere aztertzen dugu eta abiarazi nahi duen negozioak izango dituen aukeren gaineko aholkuak ematen dizkiogu etorkizuneko enpresaburuari. Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberarekin –Enpresak Sortzeko Zerbitzuan egindako enpresa proiektuen bideragarritasuna aztertzeko- eta CEIN erakundearekin (Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra) sinatuta dituen hitzarmenak direla eta egin ahal dugu hori.
Era berean, Nafarroako Merkataritza eta Industria Ganberak gure esku jartzen du Enpresako Leihatila Bakarraren gaineko informazioa, enpresa bat sortu ahal izateko beharrezkoak diren administrazio eta merkataritza izapide guztiak egiteko gune bakarra.