(edukira joan)

Edukiaren tresnak

  • Edukia inprimatu
  • Testuaren tamaina txikitu
  • Testuaren tamaina handitu

CAN RSC txostenak

Nafarroako Kutxako Gizarte Erantzukizunaren 2008ko txostena XBRL formatuan

Nafarroako Kutxa da munduan Gizarte Erantzukizunaren txostena XBRL formatuan (eXtensible Business Reporting Language) egin duen lehenengo konpainia.

XBRL nazioarteko hizkuntza komuna da, negozio txostenak egitekoa. Sortu zen finantza informazioa automatikoki trukatzea eta alderatzea sinplifikatzeko xedez. Hala ere, orain arte aplikatu gabe zegoen Gizarte Erantzukizunaren alorrean. CANek siniste sendoa du Gizarte Erantzukizunaren zorroztasun teknikoan eta alderagarritasunean, eta, horregatik, ekimen aitzindari hau gauzatu du. CANen Gizarte Erantzukizunaren 2008ko txostena egin da Gizarte Erantzukizunaren XBRL Taxonomia oinarri harturik. Taxonomia hori Enpresen Kontabilitate eta Administrazioaren Espainiako Elkarteak (AECA) egin du, eta XBRL International partzuergoak balioztaturik dago.

CANen 2008ko txostenak Gizarte Erantzukizunaren XBRL txostenendako munduko lehenengo biltegi birtuala (edo gaitegia) inauguratu du, AECAk bultzatua. Interesa duten erabiltzaile guztien eskura jarriko ditu txostenak.

2004az geroztik, CAN Gizarte Erantzukizunaren aitzindaria da. CANen Gizarte Erantzukizunaren txostenak Espainiako Enpresen Iraunkortasun Txosten Hoberenari emandako Saria jaso zuen 2007an, 6. ekitaldiari zegokiona. CANen Gizarte Erantzukizunaren txosten guztiak auditoriako erakunde independenteek egiaztatu dituzte, eta GRIk nazioartean ematen duen balorazio mailarik altuena eskuratu dute: “A+ GRI Checked” (lehenago “In Accordance”).


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.