(edukira joan)

CAN RSC txostenak

Gizarte Erantzukizunaren Txostena CAN 2008, GRI formatuan

Bosgarren urtez jarraian, Nafarroako Kutxak bere Gizarte Erantzukizuneko Txostena 2008 egin du, RSC txostenak egiteko nazioarteko estandarrik zorrotzenari jarraiki, hau da, Global Reporting Initiative-GRI "A+ (GRI Checked") izenekoaren G3 Gidari jarraiki. AENOR erakunde independenteak egindako kanpo egiaztatze osoa —Assurance Report— du txostenak. Gizarte erantzukizunak Nafarroako Kutxarako duen eginkizun estrategiko handia eta geure buruari ezartzen diogun eskakizun maila altua kontuan harturik, txostenak garrantzi handiko hobekuntzak eta berritasunak dakartza, aurreko urteen aldean. Horietariko nagusia da Nafarroako Kutxa munduko lehen entitatea izatea 2008ko Gizarte Erantzukizuneko txostena XBRL formatuan aurkezten. Hori aurrerapen kualitatibo nabarmena da, berrikuntza, gardentasun, konparagarritasun eta informazioaren automatizazioari dagokienez.

Aurreko urteetan bezala, adierazlea-erantzuna formatua erabilita idatzi da. GRIren gidari hitzez hitz jarraitzen dio, osoa, konparagarria eta gardena izatea errazteko eta irakurleek bilatu nahi duten informazioa aiseago aurkitzeko.

  


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.