Laugarren urtez jarraian, Nafarroako Kutxak bere Gizarte Erantzukizuneko Txostena (RSC Txostena) egin du, nazioarteko estandarrik zorrotzenari jarraiki, hau da, Global Reporting Initiative (GRI)
izenekoaren G3 Gidari jarraiki.
AENOR erakunde independenteak egiaztatu du txostena, eta GRIk “A+ Checked” kalifikazioa eman dio. Kalifikazio hori emanda, berretsi du gidaren printzipioak eta edukiak maila gorenean aplikatuta egin dela txosten hori. Aurreko urteetakoekin alderatuta, hobekuntza eta berrikuntza nabarmenak ditu aurtengo txostenak. Esate baterako, Gizabidezko Banka eta Gizarte Berrikuntza Nafarroako Kutxaren estrategia global moduan ezarri izana nabarmentzen da, eta, hartara, guztiz lerrokatuta gelditzen dira entitatearen estrategia globala eta bere Gizarte Erantzukizuneko politika.
Adierazlea-erantzuna formatua jarraituta idatzi da. GRIren gidari hitzez hitz jarraitzen dio, osoa, konparagarria eta gardena izatea errazteko eta irakurleek bilatu nahi duten informazioa aiseago aurkitzeko.