Hizketaldia Stakeholderrekin
Nafarroako Kutxan oso sistema aurreratua jarri dugu gure interes taldeekin elkarrizketak izateko. Haiekin harremanetan egoteko plataformak sortu ditugu, eta hitz egiteko bide berriak irekitzen jarraitzen dugu. Cancha digital hau txokoz beterik dago bertan hitz egiteko, galdetzeko, kontatzeko, parte hartzeko... Interes taldeekin dugun elkarrizketa sistema EFQM eta SGE21 arauen arabera dago egituratuta eta ziurtatuta. Sakonki ezagutzeko aukera duzu gure Gizarte Erantzukizunaren Memorian
Etika Batzordea
- Etika Batzordearen postontzia.Modu anonimoan irekita interes talde guztiei, Nafarroako Kutxako SGE21 Kudeaketa Etikoaren Sistemari buruz duten edozein zalantza plantea diezaguten.
Bezeroak
- Zeuk aukeratzen duzu; zeuk erabakitzen duzu.Bezeroek erabakitzen dute CANen sortutako etekinaren zati bat zer gizarte proiektutara bideratuko den. Guk, urtero, haiekin zenbat diru irabazi dugun eta aukeratu duten GKEa edo gizarte proiektua finantzatzeko zenbat bideratu duten esaten diegu.
- Trazabilitatea. CANeko bezeroek aukeratzen dute zer finantzatzen dugun kontuetan eta gordailuetan duten dirua erabilita. Erabaki dezakete, esaterako, guk diru hori erabiltzea enpresa-sortzaileei edo etorkinei, maileguak emateko, edo babestutako etxebizitza finantzatzeko, eta abar.
- Gure bezeroek eratzen dute estrategia. Nola, ordea? Viálogosen bidez, hain zuzen. Haiekin harremanetan egoteko eredua da. Viálogosen bitartez galdetzen diegu zer egiten dugun gaizki eta zer hobetzen ahal dugun –Vialogatu gurekin–, eta, ondorioz, erabakiak hartzeko konpromisoa hartzen dugu jendaurrean. Era berean, zer portaera dugun galdetzen dugu sartu idealen galdera sortan eta nola izan beharko genukeen euren gogoko izateko.
Langileak
- CANeko taldearekin, bere 2.000 langileekin, elkarrizketa irekia praktikatzen dugu (Barne komunikazioari emandako saria daukagu, Barne Komunikazioko Behatokiak emana). Gure barne blogak ia egunero jasotzen ditu eraginak eta iritziak; informazioak eta bideoak irekita daude iradokizunak eta iruzkinak egiteko; urtean behin lan giroari buruzko inkestak egiten ditugu eta beste galdetegi partzial batzuk zenbait lan esparru ebaluatzeko; ideiak sortzeko eta parte hartzeko sistema berritzaileenetakoa daukagu: Impulsacan, talde onenarentzat munduari itzulia egiteko saria barne duena...
- Langileak ordezkatuta daude Kontseilu Nagusian.
Gizarte erakundeak
- Gizarte entitateen blogosfera bat eraiki dugu, Gizabidezko Bankaren Komunitatea. Entitate hauek gure bezeroekin, beren kideekin eta gizartearen gainerako kideekin komunikatzen dira gure webgunetik. 3.000 entitatek, gutxi gorabehera, beren bloga sortzen ahal dute (dagoeneko, 900ek baino gehiagok egin dute). Bertan, kontuak ematen dituzte, beren proiektuak nola garatzen ari diren azaltzen dute, boluntarioen parte-hartzea eskatzen dute...
Adituak
- Saviálogos izeneko gure foroak etengabeko elkarrizketa zabaltzen du izen handiko intelektualekin, politika, ekonomia eta gizarte interesa duten kontuei buruz.
Hornitzaileak
- Gure hornitzaileei eskatzen diegu idatzizko konpromisoa egin dezaten, bai ingurumenarekin, bai Nazio Batuen Munduko Itunaren printzipioekin. Konpromiso hori kontratuetan sartzen da. Nexos izeneko erosketa arduratsuen zentralaren bazkide fundatzaileak gara, eta enpresa txiki eta ertainen artean Gizarte Erantzukizuna bultzatzen dugu AERCEko Erosketen Ateneotik, enpresen Gizarte Erantzukizunean erosketek duten lekuari buruzko think tank horretatik.
Komunitateak
CANen komunitateak sortzen ditugu, eta horiek garatzeko mekanismoak ezartzen ditugu.
- Eurecan ekintzaileak laguntzeko plataforma da, merkatuko plataformarik sentiberena eta dinamikoena da, eta bere zuzendaritza taldea du, ekintzaileek osatua.
- Pluralcan ekimenak emakumeak enpresaren zein gizartearen esparru eta maila guztietara hurbiltzeko mekanismoak ezartzen ditu.
- Tribucan hezkuntza proiektua da, elkartasunaren balioak, baita enpresak sortzekoak ere, belaunaldi berriei transmititzeko. Orain arte Espainiako 32 ikastetxe inplikatu ditugu.