Nafarroako Kutxa Taldeak esparru irekia eskaintzen du, enpresa munduko profesionalei eragiten dizkieten -edo kezkatzen dituzten- alderdi ekonomikoak tratatzeko. Hurbiletik ezagutu nahi ditugu enpresaren beharrak eta, alde horretatik, zuen nahiak, kritikak eta iradokizunak lagungarri gertatuko zaizkigu produktu hobeak sortzeko eta zerbitzurik onenak emateko.
Vialogos.can-ek ateak zabaldu dizkio enpresekin hitz egiteari. Bide bikoitza duen elkarrizketa da, nafar enpresaburuekin eta zuzendariekin harremanak sakontzeko. Azken finean, trukaketa etengabea, Nafarroako enpresa garatzera bideratutako ideiak eta kontu nabarmenak bateratzeko.
Foro iraunkorra da eta, dagoeneko, benetako erreferentzia puntua, Nafarroako, Espainiako eta munduko ekonomiaren egoeraren alderdi nabarienak ezagutzera eman eta eztabaidatzeko, betiere adituen eskutik.