Laguntza CAN-etik
Nahi al dituzu zure bezeroak hobeki ezagutu? Guk "aurkeztuko dizkizugu", bai gaur egun dituzun bezeroak bai izan ditzakezunak. Zure negozioaren aliatu estrategikoak izanen gara, kudeaketa errazteko.
Gainera, saltoki Terminal bidezko informazio zehatza jarriko dugu zure eskura eta, era berean, zure ohiko eragiketek dakartzaten gastuak murrizten lagunduko dizugu. Negozio orok eduki nahi duen "bazkia" izanen gara.
- Sozio-demografia arloko informazio zerbitzua
Zure bezeroak ongi ezagutzeak zure lehiakortasuna hobetuko du. Nafarroako Kutxan informazio erabilgarria ematen dizugu, beren erosketak, gure Saltoki Terminalean, gure txartelen bidez ordaintzen dituzten bezeroei buruz. Aukera izanen duzu beren sexua, adina, bizitokia ezagutzeko, bai eta erosketak zein egunetan eta ordutan egiten dituzten ere.
- Informazioa Saltoki Terminal bidez egindako fakturazioaz
Clavenet bidez, aukera izanen duzu zure dendako Saltoki Terminalen bitartez egindako eragiketa guztien berri izateko. Informazioa egunez egun, hilez hil edo txartel motaren arabera sailkatua dago. Aukera izanen duzu Saltoki Terminalaren bidez egindako eragiketa kopuru zehatza jakiteko, fakturatutako bolumena, aplikatutako deskontua eta abonatutako zenbateko garbia.
- Tarifa laua
Gastuak murrizteko eta erosoago ibiltzeko bide erraza. Batu egiten dira kontu korrontea eta txartela mantentzeak dakartzan gastuak, Clavenet zerbitzuan sartzeko gastuak, agiri nazionalen abonu gastuak, transferentziak... Hori guztia kuota finko bakarrean sartzen da.
- CAN linea
Edozein unetan, eta edozein tokitatik, Nafarroako Kutxak zalantza oro argitu eta galdera guztiak erantzunen ditu eta, gainera, eragiketak zure kontuen bidez egiteko aukera eskaintzen du. Dena 948 222 333 telefonoan -Nafarroatik deituz gero- edo 902 468 000 -beste edozein probintziatatik deitzen baduzu-.