(edukira joan)

Leasinga

Lege erregulazioa

Araudiaren ikuspegitik, finantza errentamenduaren kontzeptua sartu zen Diziplina eta Kreditu Entitateen Esku hartzea arautzeko uztailaren 29ko 26/1988 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian, eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko 43/1995 Legeak aldatu zuen.

Gaur egungo legearen arabera, hona hemen zeintzuk diren finantza errentamenduko eragiketak:

"Finantza errentamenduko kontratutzat hartuko dira xede hau soilik dutenak: etorkizuneko erabiltzailearen ezaugarrien arabera helburu horretarako eskuratu diren ondasun higigarri edo higiezinen erabilpenaren lagapena, kontraprestazio baten, hau da, kuotak periodikoki ordaintzearen truke, eta kontraprestazio horiek estaliko dute hala ondasuna berreskuratzeko kostea nola kontratu bidez eskatutako finantza-karga.

Betiere, laga diren ondasun horiek erabiltzaileak bakar bakarrik bere ustiategietan erabili behar ditu (nekazaritza, arrantza, industria, merkataritza, artisautza, zerbitzuak edo profesionalak). Kontratu honetan sartuko da nahitaez erosteko aukera, alegia, erabiltzaileak kontratua bukatu ondoren izanen duena".

Horrela bada, funtsezko baldintza da erabiltzaileak ondasuna enpresa edo profesional arloko jarduera batean erabiltzea.

Edozein arrazoi dela medio, erabiltzaileak ez badu eskuratzen kontratuaren xede den ondasuna, errentatzaileak beste erabiltzaile bati lagatzen ahalko dio, eta egintza horrek ez du ondasuna eskuratzeko printzipioa urratuko, erabiltzaile berriaren ezaugarrien arabera.

Esku hartzaileak

Hauek dira Leasing eragiketan funtsean esku hartzen dutenak:

  • Leasing erakundea, eta izan daiteke bankua, aurrezki kutxa, kooperatiba edo eragiketa horietan espezializatutako kreditu erakundea. Errentatzailea esaten zaio.
  • Finantza errentamenduko sozietateen jarduera nagusia izanen da leasing eragiketak egitea, eta modu osagarrian, jarduera hauek ere egin ahalko dituzte:
    • Lagatako ondasunak mantendu eta kontserbatzeko jarduerak.
    • Egungo edo etorkizuneko finantza errentamenduko eragiketari loturiko finantzaketa ematea.
    • Finantza errentamenduko eragiketen bitartekaritza eta kudeaketa.
    • Aholkularitza eta merkataritza txostenak.
  • Errentaria, hau da, leasing kontratua sinatzen duena. Beraz, horrek ondasuna edukiko du kontratuak dirauen bitartean, eta ondasunaren jabetza eskuratuko du, erosteko aukera gauzatzen badu. y
  • Hornitzailea, hau da, leasing sozietateari ondasuna saltzen diona. Ohikoa izaten da errentariak ondasuna eta hornitzailea aukeratzea, baina errentatzaileak edo leasing enpresak eskuratzen du ondasuna.


Leasing motak eta epeak:

  • Higigarriak: makineria, instalazioak, altzariak, informazioa prozesatzeko ekipoak, kanpo garraioko elementuak – autoak, industriarako ibilgailu arinak eta astunak – eta barnekoak – eskorga jasotzaileak – eta halakoen erosketa finantzaten du, gutxienez 2 urteko epera. Legeak ez du gehienezko epea zehazten, baina ohikoa da gehienez 5 urtekoa izatea.
  • Higiezinak: Modalitate honen bidez leasing enpresak ondasun higiezina eskuratzen du errentariaren kontura, merkataritza, industria edo zerbitzu jarduera batean erabiltzeko, eta bere erabilera lagatzen dio gutxienez 10 urtez. Leasing hihigarriaren kasuan bezala, legeak ez du gehienezko eperik zehaztu. Horien aldaera bat lease back delakoa da. Horren arabera, leasing enpresak ondasuna eskuratu eta bere erabilera lagatzen du halako denbora eta prezio jakin batean.
  • Espainian, ohikoa izaten da finantza leasing erabiltzea, eta bi ezaugarri ditu: ondasuna amortizatzen da kontratuaren indarraldian eta erosteko aukera kuota baten zenbatekoa izaten da.
  • Bezero izan daitezkeenak: Pertsona juridiko oro – SA, SAL, SL, SLL, S. Zibilak, Soz. Kooperatibak, Soz Irregularra...etab. – eta bere kontura jarduera ekonomiko bat egiten duten pertsona fisiko oro, hau da, jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanak daudenak.

Behar honetako produktu gehiago

Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak:
© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.