Leasinga
Leasing edo finantza errentamendua finantzaketa iturria da eta enpresei ekoizpen ondasunak eskura izateko aukera ematen die, halakorik behar badute.
Finantzaketa sistema honen bidez, leasing-enpresak erosten du bezeroak aukeratutako ondasuna eta, aldi berean, bere erabilera lagatzen dio halako denbora eta prezio jakin batean.
Behin kontratu hori bukatuta, errentariak aukera hauek dirtu eskura:
- Sozietateari ondasunak itzultzea.
- Errentamendu kontratu berria hitzartzea.
- Bere hondar-balioan ondasunak erostea.
Errentariarentzako abantaila nagusiak:
- Ondasunaren amortizazio azeleratua. Egoera horrek esan nahi du zerga gutxiago ordaintzea, etekina murrizten baita karga fiskalek gora egiten dutelako, eta horrek finantza-karga ezabatzeko aukera ematen du aurreski fiskal handiagoaren bidez.
- Ez dira baliabide propioak ibilgetzen. Ondasuna eskura dago norberaren altxortegia erabili behar izan gabe. Hori dela eta, enpresak ez du likideziarik galtzen eta errentagarritasun bat lortzen du, altxortegia beste inbertsio batzuetara bideratzean.
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: