Saltoki bat baduzu eta sektore hauetakoren batekoa bada:
- Altzariak: bainugelak, dekorazioa, sukaldeak
- Optikak
- Etxetresna elektrikoak
- Koltxoi dendak
- Aire egokitua / Berogailuak eta galdarak
- Informatika
- Odontologia
- Armairuak, ateak eta leihoak
Salmentak handitzen lagundu ahal dizugu, bezeroei zuk zeuk eskaintzen ahal dizkiezun finantza produktuen bidez. Nahikoa izango da dei bat egitea 900 14 24 34 doako telefono zenbakira saltzen ari zaren unean, eragiketa onartzen den edo ez jakiteko.
Izapideak bideratzea errazteko, saltokietan izan ohi duzuen ordutegira egokituko gara eta astelehenetik ostiralera 09:00etatik 21:00etara (Kanarietan, 08:00etatik 20:00etara) eta larunbatetan 10:00etatik 21:00etara (Kanarietan, 09:00etatik 20:00etara) egingo dizugu arreta.
Horrez gain, aholkulari espezialista bat jarriko dugu zure esku, aholkuak emateko, zalantzak argitzeko eta prozesu osoa kudeatzen laguntzeko, bermatu ahal izateko une oro zuri eta zure bezeroei eskaintzen dizuegun zerbitzuaren kalitatea.
Jar zaitez harremanetan zure ohiko bulegoarekin. Han, bezeroei eskaintzen ahal dizkiezun finantza produktuen aukerei buruzko argibideak emango dizkizute.