Cibercan
Cibercan, Nafarroako Kutxako bulego automatikoak, abangoardia dira teknologia informazioan eta zerbitzuetan. Eguneko 24 orduetan daude entitateko bezeroen eskura finantza eragiketa guztiak. Haien bidez, aurrea hartu dio Nafarroako Kutxak etorkizunari, azken aurrerapen teknologikoak ekartzen baititu banka errazago, eskuragarriago eta unibertsalagoa egite aldera.
Cibercan autozerbitzuko bulegoak dira, bulego tradizionalekiko espazio independenteak, eta bezeroek bulegoetan egin ditzaketen eragiketa berdinak egin ditzakete haietan, errazak, erosoak, seguruak eta erabilerrazak diren baliabide automatikoak erabilita. Ondoko zerbitzuak dituzte: kutxazain automatikoak, libretak eguneratzeko gailuak, dirua xehekatzeko makinak, telefono bidezko banka erabiltzeko aukera, erretroproiekzio-pantaila eta Interneti lotutako ordenagailuak.
Hiru Cibercan bulego zabaldu ditu Nafarroako Kutxak Iruñean: bata, autobus geltokian; bestea, Udaletxe plazan; eta hirugarrena, Iturrama eta Eneko Aritza kaleen izkinan.
Behar honetako produktu gehiago
Ez al da hau behar zenuen dokumentua? Kontsulta itzazu gainerakoak: