(edukira joan)

Arreta telefonikoa

Telefono bidezko arreta

Erantzun automatikoko zerbitzuak bideratzen du Nafarroako Kutxa Lineara egiten dituzun dei guztien sarrera. Identifikatuko zaitu, erabiltzaile kodearen eta sarrera kodearen bidez, eta aukera emanen dizu langile telefoniko batekin lan egiteko edota zure kontsultak sistemaren beraren bitartez erraz-erraz egiteko:

1. Langileak erantzuten duenean, esan ezazu zein eragiketa egin nahi duzun, esaterako: "Saldoa", "Mugimenduak". Tonuen bidez, tekleatu zure telefonoan egin nahi duzun eragiketari dagokion kodea:

KODE TAULA

Eragiketa Markatu Esan
Zure kontuen saldoa kontsultatzea 010 "saldoa"

Zure kontuen mugimenduak kontsultatzea 020 "mugimenduak"
Zure kontuen arteko traspasoa 030 "traspasoa"
Sarrera kodearen aldaketa 810 "sarrera kodea aldatzea"
Sinadura kodearen aldaketa 820 "sinadura kodea aldatzea"
Langile telefonikora pasatzea 900 "langilearekin nahi dut"

2. Jarraian, zure erabiltzaile identifikazioa markatu edo esan beharko duzu, bai eta zure sarrera kodea ere.

3. Behin zure identifikazioa egiaztatuta, sistemak esaten dizu eragiketak zein konturen gainean egin ditzakezun. Sakatu 1 edo esan "Bai" zuk nahi duzun kontua entzuten duzunean.

4. Edozein unetan izanen duzu langilearengandik arreta jasotzeko aukera, 900 markatuta edo hauxe esanik: "Langilearekin nahi dut".

Zure erantzunak ere hitzez eman ditzakezu (Bai/ Ez) edo tonuen bidez hauxe sakatuta: 1 (Bai) eta 0 (Ez).

Gogoratu: baduzu aukera zure eragiketak hitzez edo tonuen bidez eskatzeko; hitz egin naturaltasunez eta bete adieraziko dizkizuten jarraibideak.

OHARRAK

Erantzun automatikoko sisteman sartuko dira bakarrik tonuen bidez dabilen telefonotik egindako deiak. Zure telefonoak ez badu halako sistemarik erabiltzen, beti izanen duzu eragiketak hitzez egiteko aukera edo, bestela, langile baten bitartez.


© Copyright. Banca Cívica. Eskubide guztiak erreserbatuta.